Itxi

Faktoria

Aieteko konferentziak 10 urte

Agus Hernan: "Oso bake prozesu berritzailea izan zen gurea. Arreta handiz jarraitu da munduan"

Jone Larrañaga | EITB Media

Paul Rios orduko Lokarriko koordinatzaile eta Aieteko konferentziaren arduradunak gogoratu du mugarri izan zela goi-bilera hura, nahiz eta "ETAren amaiera berandu etorri zen". Madrilgo Gobernuaren partetik erantzunik ez zen etorri eta hori ez zegoen aurre ikusita: "Ez genuen B planik", esan du.

  • Agus Hernan, Foro Sozialeko bozeramailea

    Agus Hernan, Foro Sozialeko bozeramailea

    26:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Mugarri bat izan zen Aiete". Hala azpimarratu dute "Faktoria"n Paul Rios Lokarriko koordinatzaile eta konferentzia haren antolatzaileak eta Agus Hernan Foro Sozialeko bozeramaileak.

Riosek harrotasunez gogoratu ditu ordukoak nahiz eta, gaur eguneko ikuspegitik, egindako lanari ikusten dizkion beste itzal batzuk ere. Alde batetik, ETAren amaiera berandu etorri zelako eta, bestetik, B planik ez zutelako prestatu orain hamar urteko artan.  "Espero genuen Espainiako Gobernuaren partetik urratsak izatea. Ez zen hala gertatu eta ez genuen alternatibarik pentsatu", esan du.

Agus Hernanek berretsi du "oso prozesu berritzailea" izan zela Aieteko konferentziarekin mamitu zen prozesu hori. Eta nabarmendu du erreferentziazkoa dela nazioartean bake prozesuetan ari diren adituen artean: "Arreta handiz jarraitu da munduan", adierazi du.

Hain zuzen ere, prozesu horretatik ateratako irakaspenak partekatzea da gaur Aieten bertan egingo den topaketa "anitzaren" helburua.  Presoen auzia erabat konpontzeko urratsak eman behar direla azaldu duen arren, gai horren inguruan dagoen kontsentsua nabarmendu du eta bide beretik egin behar dela orain memoriaren arloan ere. Azaldu du ongietorrien auzian lan diskretu handia egin dela eta gutxitzen ari direla horrelako ekitaldiak.  "Sumindura alde batera utzita", azpimarratu du, "izpiritu eraikitzailez egin behar da aurrera kontakizunaren alorrean ere".