Faktoria
Estuasuneko sukaldaritza
Zein alde dago odolkiaren, mondejuaren eta buzkantzaren artean?
Garazi Urdanpilleta | EiTb Media
Iker Markinez Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak hain gurean ditugun hiru jaki horien artean zein desberdintasun dagoen azaldu digu, eta sukalderako zein erabilpen erabil diezaiekegun azaldu digu.
-
Odolkia, mondejua eta buzkantza
9:59 min
Odolkia, mondejua eta buzkantza. Euskal gastronomian oso ohikoak eta gureak ditugun hiru produktu dira, baina, benetan, bereizten al ditugu? Ba al dakigu zein alde duten? Ba al dakigu zein diren bakoitzaren osagaiak? Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariak "Faktoria"n eman dizkigu azalpen guztiak, eta horiek erabiltzeko beste modu batzuk egiteko proposamena egin digu. Esaterako, odolki bexamela egin eta lasagna prestatzea.