Itxi

Faktoria

Estutasuneko sukaldaritza

Gonbidatuak harrituta uzteko moduko entsalada epela prestatu du Iker Markinezek

Garazi Urdanpilleta | EITB Media

Entsaladak, gehienetan, pazientzia gutxirekin eta presaka prestatzen ditugu, eta horrela ezinezkoa da ganorazko plater bat prestatzea. Iker Markinezek aholkuak eman dizkigu eta errezeta bikain bat proposatu digu, eskarola, gaztainak, kuia, sagarrak eta ahate konfita erabilita.

  • Eskarolak

    Eskarolak

    12:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Entsaladak ohikoak dira bai jatetxeetan, bai gure etxeetan, eta milaka mota dago. Alabaina, pazientzia gutxi eta presa handia izaten dugu sarritan, eta horrela ezinezkoa da entsalada on bat prestatzea. Aurretiazko prestakuntzari garrantzia eman behar diogula esan digu "Faktoria"n Iker Markinez Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak, guztia aurretik irudikatuta eta eskura prest izanda prestakuntzaren unea iristen denerako.

Garaiko entsalada epel kurruskari bat prestatzeko errezeta proposatu digu ondorengo osagaik erabilita:

-Eskarola

-Gaztainak

-Kuia

-Sagarra

-Ahate konfita

-Gatza, ozpina eta olioa

Entzun errezeta!