Itxi

Faktoria

Klima aldaketa Euskal Herrian

Endika Quintano, EHU: "Kantaurin Gelidium alga desagertzeak itsaspeko bizi-kateari eragin dio"

MIkel Rotaetxe | EiTb Media

Klima aldaketak galbidean jarri du "gelidium" alga, Kantauri itsasoko alga-espezierik garrantzitsuenetakoa. Azken urteetan erdira murriztu da, eta babesleku eta elikagai-iturririk gabe utzi ditu hainbat eta hainbat espezie.

  • Gelidium alga

    Gelidium alga. Argazkia: Luis Fernandes Garcia / wikipedi

    5:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Itsaspean daude larrialdi klimatikoaren neurgailu garrantzitsuenak. Koral Hesi Handia da adibide ezagunena; ura epeltzearen, eguzki-erradiazioaren eta giza jardunaren ondorioz, planetako itsas-erreserba nagusia erdira murriztu da azken 30 urteetan. Eta, Kantauri itsasoan ere, beste horrenbeste ari da gertatzen Gelidium algarekin. Euskal itsas-ekosistemako alga-espezierik garrantzitsuenetakoa da, eta, klima aldatzearen ondorioz, bere populazioa erdira murriztu da, eta itsas-ekosistemako bizi-katean aldaketa nabarmenak eragin ditu, Endika Quintano, EHUko Botanika irakasleak "Faktoria"n azaldu digunez.