Itxi

Faktoria

Estuasuneko sukaldaritza

Brokoli, azalore eta romanesku snack-ak prestatu dizkigu Iker Markinezek

Garazi Urdanpilleta | EITB Media

Askori kosta egiten zaio neguko barazki hauek jatea. Iker Markinezek, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak, ongi prestatzeko trikimailuak erakutsi dizkigu, eta modu ezohiko eta erakargarri batez prestatzeko proposamena egin digu: tenpuran.

  • Azaloreak eta brokolia

    Azaloreak eta brokolia

    10:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Garai-garaikoak ditugu azalorea, brokolia eta romaneskua, baina, sarritan, ospe txarra izaten dute. Iker Markinezek, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak "Faktoria"n azaldu digu behar bezala prestatzea da gakoa, jakina, baina, horretarako, lehen urratsa, barazkia fresko-fresko dagoenean erosi edo jaso behar dugu. Zeri erreparatu behar diogu? Batez ere, koloreari.

Bestalde, barazkiok erakargarri egiteko gakoa egosketan dagoela azaldu digu Markinezek . Egosketa motza, 7 minutukoa egitea gomendatu digu.

Jaki hauen oso zaleak ez direnak erakartzeko moduko errezeta ekarri digu sukaldariak: lehenik, 7 minutuko egosketa. Ondoren, ur hotzetan egosketa moztu, eta sukaldeko paperez ondo lehortu. Zatiak tenpuran sartu eta frijitu. Snack gozo eta osasungarria izango dugu horrela.