Itxi

Faktoria

Estuasunerako sukaldaritza

Urtebetetzean lanera eramateko gozo errazak prestatzen erakutsi digu Iker Markinezek: palmeratxoak eta teilak

Sukaldean oso trebeak ez izanda ere, lankideak liluratzeko moduko errezeta errez eta gozoak ekarri dizkigu Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak.

  • Palmeratxoak

    Palmeratxoak

    13:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gure urtebetetzea iristear da, eta, urtero, lankidekin gure eguna ospatzeko, gozotegi batean erositako pastak eramaten ditugu lantokira. Ez gara oso abilak sukaldean, baina, hala ere, aurten guk prestatutako zerbait eraman nahi dugu, guztiak liluratuta uzteko. Bada, Iker Markinezek, Ormaiztegiko Kuko katetxeko sukaldariak, bi errezeta erraz prestatzen irakatsi digu:

Palmeratxoak:

Hostopil orea erosi. Irin pixka bat jarri mahai gainean eta hostopila bertan zabaldu. gainean azukrea bota. Arrabola (ez badugu, botila bat) hartu eta irineztatu. Ondoren, orea zabaldu folio baten tamaina eman arte. Alde batetik tolesten hasi orearen erdiraino. Ondoren betse aldetik hasi tolesten. Erdialdean, bi aldeak itsatsi elkarri. Labana erabiliz zatitu palmeratxoak, eta labeko erretilan jarri.

Labea 180 gradutan berotu. 15 minutuz bertan erre. Atera, hozten uzti eta tupper batean sartu (bestela bigundu egingo zaizkigu)

Teilak:

*Osagaiak:

-25 gr. gurin pomada moduan

-25 gr. irin

-125 glas azukre

-75 gr. almendra xehetu

-50 gr. almendra laminatu edo zatitu

-2 arrauzta zuringo

-Gatz pittin bat

Bol batean gurina bota eta egurrezko goilaraz nahastu. Bota irina eta azukrea. Nahastu. Almendra guztia bota eta nahastu. Gatza ere gehitu. Arrautza zuringoak pixka bat harrotu, eta gehitu. Masa hozkailuan sartu, 2 orduz.

Labeko erretiluan goilara batekin borobilak jarri elkarrengandik bereizita (6 bat kabituko zaizkigu). Goilararekin pixka bat zabaldu. Labea 170 gradutan berotu. 10 minutuz bertan sartu. Oraindik bero daudela, espaltula batez atera, eta botila bat jarri gainean forma emateko. Hoztean kendu. Beste teila erretilukada bat prestatzen hasi.