Faktoria magazina
Ardoa
Telmo Rodriguez-en "Yjar" ardoa, Bordeleko ardoen "La Place" sisteman sartu den estatuko lehen ardoa
Ane ALbisu | EITB Media
Arabarra, Bastidako Remellurin egindako ardoa da "Yjar" eta Bordeleko ardoen plaza ospetsura jauzi egin duen estatu espainiarreko lehenengoa. Hemengo ardoentzat ate garrantzitsua ireki dezakeela esan digu Telmo Rodriguez-ek.
-
Telmo Rodriguez enologo eta mahastizaina
18:27 min
Hamar urtez Bastidako Remelluriko mahastietan landutako ardoa da YJAR eta Bordeleko ardoak merkaturatzeko "La Place" sisteman sartzea lortu du. Horrek mundu osoan ardoak saltzeko atea irekitzen dio eta horren erakusgarria da, sitema horretan sartu zen egun berean, hamabost minututan 7.200 botila saldu zituela. Izan balitu, 50.000 saltzeko aukera ere izango zukeen, eskaria beti eskaintza baino handiagoa delako.
Bordeleko ardoen mundua, luxuzko marken esku dago gaur egun eta sekulako dirutzak ordaintzen dira. Mila eurotik gorako ardoak ohikoak dira eta lurrak, mahastiek ere sekulako salneurriak dituzte. Arabar Errioxan mahasti hektarea batek 100.000 euroko salneurria izan dezake eta Bordeleko mahasti hektarea bategatik 12 milioi euro ere ordaintzen dute.
Telmo Rodriguez-ek gazteei dei egin nahi izan die, hemengo mahasti zaharretan lana eginda, emaitza oso onak lor litezkeela. Beti Bordeleko ardoei begira egon beharrean beraiek gureari begira ere jar ditzakegula.