Faktoria
Hegazti gripea Zuberoan
Lohizune-Oiergiko Beti Aitzina ahate etxaldean hegazti gripea sartu da, eta animalia guztiak hil dizkiete
Oihane Yustos | EITB Media
Julen Perez etxaldeko bazkidearen ustez, ahate etxalde handien bidez zabaldu da gripea, euren etxera iritsi arte. Produkzio aldaketa eskatzen dute: "Nahiago dute ahate franko leku txikitan, leku frankotan ahate gutxi baino".
-
Julen Perez, Beti Aitzina etxaldean. Argazkia: EITB
16:34 min
1.000 ahate dituzte Zuberoako Lohizune-Oiergi herriko Beti Aitzina etxaldean, eta guztiak hil dizkiete. Badira 15 egun hegazti gripea sartu zela herrian eta Julen Perezen etxea da animaliak bizirik dituen bakarra. Gainerako guztietan hil dituzte, eta gaur euren ahateak ere akabatuko dituzte. 13:30ean, nekazaritza ministerioak bidalitako langileek beteko dute agindua.
Ez da egun erraza gaurkoa etxaldeko langileentzat, Julen Perez jabeak "Faktoria"n aitortu duenez. "Ez dugu sekula horrelako egunik bizi, ikusiko dugu zer gertatzen den", esan du saminduta. Etxeko laborantza egiten dute Beti Aintzina etxaldean, baina ezin izan diote hegazti-gaitzari ihes egin. Laborantzaren motari lotu dio Perezek hegazki gripea: "Laborantza industrialak geroz eta kabal gehiago egiten ditu, geroz eta denbora txikiagoan. Gure herria horren froga da; gripea duela bi aste sartu zitzaien, eta duten egituraren arabera, etxaldez etxalde zabaldu da'. Euren etxera iritsi arte. Enpresa ereduaren aldaketa eskatzen dute: "Leku txikitan ahate franko nahiago dute, leku frankotan ahate gutxi baino".
ELB sindikatuaren babesa jasoko dute Beti Aintzina etxaldean. Bilkura deitu du sindikatuak, ahateak hilko dituzten ordurako. Nekazaritza Ministerioari "etxalde txikien araberako legedia" eskatzen du Julen Perez abetzainak. Panpie Saint Marie ELB sindikatuko kideak bezeroen esku hartzea ezinbestekotzat jo du, "begiak ireki behar dituzte, ezin diogu industrializazioari aurre egiten". Abeltzain txikiak "biktimak" direla esan du ELBko ordezkariak, besteek egindako arduragabeko prozesuen kalteak jasaten baitituzte.