Itxi

Faktoria

Heriotza

Pello Zabala maitasunez oroitu dute Euskadi Irratiko entzuleek

Garazi Urdanpilleta | EITB Media

Euskadi Irratian "Landaberri" saioan eguraldi iragarpena egiten zuen larunbatero, baina, aurretik, musika klasikoari buruzko "Klasikoak Gaur" saioa ere gidatzen zuen. Entzuleek oso gogoan daukate monje frantziskotarraren ahots gozo eta umorea.

  • Pello Zabala

    Pello Zabala

    0:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ustekabean harrapatu gintuen atzo Pello Zabalaren heriotzak. Monje frantziskotarra idazlea, irratiko esataria eta meteorologoa izan zen. Euskadi Irratiko uhinetan aski ezaguna zen bere ahotsa. Larunbatero eguraldi iragarpenak egiten zituen "Landaberri" saioan zen, eta, lehenago, musika musikari buruzko "Klasikoak Gaur" saioa ere gidatzen zuen. Entzuleek maitasunez oroitu dute Zabalaren ahots gozoa eta umorea.