Gizartea -

Heriotza

Pello Zabala hil da

Pello Zabala fraide frantziskotarra asteazken honetan hil da. Osasun arazo larriak zituen eta covid-19ak okertu egin du bere egoera.

Pello Zabala.
Pello Zabala.
Pello Zabala hil da

1:56

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Zabala (Amezketa, 1943) fraide frantziskotarra asteazken honetan hil da, covid-19ak lehendik zituen osasun arazo larriak okertu eta gero. 78 urte zituen eta Arantzazuko santutegian bizi zen.

Monje frantziskotarra idazlea, irratiko esataria eta meteorologoa izan zen. Hainbat urtez Euskadi Irratian aritu zen. Hasieran musikari buruzko saio bat gidatzen zuen eta ondoren eguraldiaren iragarpenak ematen zituen, tenporetan oinarrituta.  

Halaber, 22 urtez 'Klasikoak gaur' saioa aurkeztu zuen Euskadi Irratian, eta Berria egunkarian ere egin zuen lan.

Horrez gain, Jakin eta Zeruko Argia bezalako aldizkarietan idatzi zuen. Konpositorea eta organista ere izan zen.

Seminarioan irakaslea izan zen, eta euskara, gaztelera, latina eta frantsesa irakasten aritu zen.

Arantzazuko santutegira 10 urte zituela iritsi zen Amezketa jaioterritik, eta 69 urte eman ditu bertan. Hileta-elizkizuna ostegun honetan 17:00etan egingo dute santutegian.

Profila: Pello Zabala, fraide mediatikoena eta maitatuena
Profila: Pello Zabala, fraide mediatikoena eta maitatuena
Profila: Pello Zabala, fraide mediatikoena eta maitatuena

2:08

Besteak beste, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eta Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak fraide frantziskotarra goraipatu dute sare sozialetan.

BIDEOA | ETB1eko Ur Handitan saioan egindako elkarrizketa (2019)

Pello Zabala: 'Amets-kabi eta otoitz-leku da Arantzazu niretzat'
Pello Zabala: 'Amets-kabi eta otoitz-leku da Arantzazu niretzat'
Pello Zabala: 'Amets-kabi eta otoitz-leku da Arantzazu niretzat'

5:21

BIDEOA | ETB1eko Gure Kasa saioan egindako elkarrizketa (2019)

Pello Zabala: 'Hamar urterekin sartu nintzen Arantzazuko seminarioan'
Pello Zabala: 'Hamar urterekin sartu nintzen Arantzazuko seminarioan'
Pello Zabala: 'Hamar urterekin sartu nintzen Arantzazuko seminarioan'

3:17

BIDEOA | Pello Zabala ETB1eko "Martin" telesailean atera zen (2003)

Pello Zabala aktore lanetan ikusi genuen "Martin" telesailean
Pello Zabala aktore lanetan ikusi genuen "Martin" telesailean
Pello Zabala aktore lanetan ikusi genuen "Martin" telesailean

8:10

Pello Zabala, akordeoia jotzen, solaskideen arteko tentsioa baretzeko
Pello Zabala, akordeoia jotzen, solaskideen arteko tentsioa baretzeko
Pello Zabala, akordeoia jotzen, solaskideen arteko tentsioa baretzeko

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak EAE albisteak Eguraldia Bilbao Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Erlijioa Vatikanoko azken ordukoa