Faktoria magazina
Estuasuneko sukaldaritza
Bakailaoa prestatzeko errezeta erraz bat
Garazi Urdanpilleta | EITb Media
Iker Markinezek, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak, bakailaoa nola gezatu behar den azaldu digu, eta errezeta erraz eta goxo bat proposatu: bakailaoa piperradarekin.
-
Bakailaoa piperradarekin. Argazkia: Wikipedia/Jorge Díaz
8:23 min
Bakailoa izan dugu protagonista "Faktoria" magazineko Estuasuneko Sukaldaritza tartean. Ezer baino lehen, gatzatuta erosten badugu nola gezatu behar dugun azaldu digu, eta gatzatuta erosi eta prozesua guk egitearen eta gezatuta erostearen aldeak zein izango liratekeen ere bai. Ondoren, errezeta erraz eta goxoa proposatu digu.
Osagaiak
-Tipula bat
-Piper gorri morroi bat
-Piper berde bat
-Bakailao solomo batzuk
-Baratxuri ale batzuk
-Kaiena piper batzuk
-Olioa
-Gatza
Errezeta
*Lehenik eta behin, piperrada egingo dugu: Zatitu julianan piperrak eta tipula, eta jarri lapikoan olioarekin eta gatz pittin batekin. Estali lapikoa, eta goxatu 20 minutuz.
*Bakailaoa goxatu: Bakailaoa piperradan murgildu azala gorantz daukala. Tapa jarri, eta eta oso su xuabean egiten joan.
*Bitartean, zartaginean baratxuri pare bat xehetuta eta kaiena piper batzuk oliotan jarri frijitzen, Baratxuria xigortzean, lapikoa zabaldu eta bakailaoaren gainetik bota olio erre hori. 10 minutuz goxatu guztia.
*Bakailaoa atera erretilu batera. Piperrada pixka bat ligatu goilara batekin, eta bota bakailaoaren gainera.