Itxi

Faktoria

Inbasioa Ukrainan

Ukraina: Zer nahi du Vladimir Putinek?

MIkel Rotaetxe | EITb Media

Ukraina eta Errusiako ordezkariek Bielorrusian negoziatu atarian, gatazkaren gakoak aztertu ditugu Faktorian. Ukraina eta Polonia arteko mugatik aritu da Hibai Arbide, eta Asier Blasek eta Mikel Aramendik egin dute analisia. Blas: "Putin ukrainar nazio-kohesioa ari da eraikitzen".

  • Putin

    Putin

    20:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bosgarren eguna du Vladimir Putin Errusiako presidenteak Ukrainan abiatutako inbasioak, eta agerian ari da geratzen Kiev mendean hartzea ez dela izaten ari Moskuk uste bezain erraza. Asier Blas EHUko Politika Zientzietako zuzendariak Euskadi Irratiko "Faktoria"n nabarmendu duenez, Putinek eskuhartze "azkarra eta garbia espero zuen", 2008an Georgian egin bezala, eta, egunek aurrera egin ahala, aurrez aurrekoa "odoltsuagoa" izango dela.

Gatazkatik ihesi Poloniara egin duten desplazatu ukrianarrekin egon da, bere aldetik, Hibai Arbide kazetaria. Muga "kolapsatuta" dagoela azaldu du, "30 kilometroko iheslari-lerroa dagoela" eta, kontrako norabidean, Ukrainako frontera egin nahi duten diasporako kideak: "Gizonezko ukrainarrak gerturatu dira beste herrialdeetatik, Ukrainaren defentsarako unitateekin bat egitera".

Zer nahi du Putinek?

Aurrez aurreko borrokak areagotzearekin batera hasi dira Ukraina eta Errusiaren arteko negoziazioak Gomelen (Bielorrusia). Blas irakasleak uste du Mosku Ukrainaren federalizazioaren bila doala negoziazio-mahaira: "Ukrainaren federalizazioa, Crimearen errusiartasuna aintzatestea eta Donbasen independentzia". "Inbasio bidezko estatu kolpea" sustatzen ari dela erantsi du. Mikel Aramendi nazioarteko adituak azaldu du "Errusiar nazionalismoa" dela Putinen estrategiaren DNA, eta "panrusismoan" urratsak ematea. Emaitzak kontra egingo diola uste du Blasek: "Errusiartasuna zabalduz, ukrainar nazio-kohesioa ari da eraikitzen Putin".