Itxi

Faktoria

Ukraina

Pernando Barrena: "Gatazkaren deseskalatzea behar da eta Europak armak bidaltzeak ez du bat ere laguntzen"

Jone Larrañaga | EITb Media

"Gerraren erantzukizuna % 100 Errusiari dagokiola" esan du EH Bilduko europarlamentariak, baina "NATOren espantsionismoak ere eragin zuzena izan duela atzean dagoen gatazkan". Elkarrizketa, diplomazia eta eta Europar erakundeen protagonismo handiagoa aldarrikatu ditu.

  • Pernando Barrena

    Pernando Barrena

    11:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pernando Barrenari ere "hunkigarria" egin zitzaion Ukrainako presidente Volodomir Zelenskik Europako Parlamentuan egindako hitzaldia, "gerra eta haren atzeko tragedia humanoa geldiarazteko dei etsia" izan zelako. Nolanahi ere,  EH Bilduko europarlamentariak "Faktoria"n esan duenez, helburu hori ez da lortuko diplomazia bidean ahalegin handiagoa egin beharrean armak bidaltzen badira: "Gatazka belikoak deseskalatze bat behar du eta Europak armak bidaltzeak ez du bat ere laguntzen", esan du.

Gerraren erantzunkizuna "% 100 Errusiari dagokiola" adierazi du Barrenak baina "atzean dagoen gatazkan, NATOren espansionismoak ere" eragin zuzena izan duela iritzi dio. Elkarrizketa eta diplomazia aldarrikatu ditu eta Europako Kontseiluak eta Ekonomiaren Segutasunerako eta Kooperaziorako Erakundeak protagonismo handiagoa beharko luketela azpimarratu.