Mundua -

Eguneko laburpena

Gerra Ukrainan: Zein da egoera une honetan?

Errusiak Ukrainan abiatu duen gerraren baitan, astearte honetan izan diren gertakari nagusiak, laburbilduta.

Brovary hiria suntsitu du Errusiako Armadak astearte honetan. Argazkia: EFE
Brovary hiria suntsitu du Errusiako Armadak astearte honetan. Argazkia: EFE
Brovary hiria suntsitu du Errusiako Armadak astearte honetan. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

- Errusiak Ukrainaren aurkako oldarraldi militarra areagotu du astearte honetan.

- Kiev hiriburua indarrez hartzeko erasoa une batetik bestera irits daitekeela ematen du: Errusiako Armadak telebista dorre bat bonbardatu du eta herritarrei etxetik alde egiteko eskatu die. Gainera, 60 kilometroko konboi militar bat Kievera hurbiltzen ari da.

Errusiak telebista dorre bat bonbardatu du Kieven
Errusiak telebista dorre bat bonbardatu du Kieven
Errusiak telebista dorre bat bonbardatu du Kieven

0:10

60 kilometro baino gehiagoko konboi bat Kieverantz doa, AEBko satelite-irudien arabera
60 kilometro baino gehiagoko konboi bat Kieverantz doa, AEBko satelite-irudien arabera
60 kilometro baino gehiagoko konboi bat Kieverantz doa, AEBko satelite-irudien arabera

0:41

- Ukraina ekialdean, Kharkiv hiria bonbardatu dute, tartean etxebizitzak eta eremu publikoak, Vladimir Putinek zibilen kontrako erasorik egingo ez zutela agindu bazuen ere. Bertan, gainera, bonbardaketa batek Esloveniaren kontsulatua suntsitu du.

- Ukraina hegoaldean, Azoveko itsasorako sarbidea kontrolpean duela ziurtatu du Errusiako Defentsa Ministerioak. Ukrainako merkataritza porturik garrantzitsuenetakoa bertan dago.

Errusia erasoak gogortzen ari da Kharkiven eta Ukrainaren hegoekialdean
Errusia erasoak gogortzen ari da Kharkiven eta Ukrainaren hegoekialdean
Errusia erasoak gogortzen ari da Kharkiven eta Ukrainaren hegoekialdean

2:8

Misil errusiar batek Kharkiveko Gobernuaren eraikina jo duen unea grabatu dute
Misil errusiar batek Kharkiveko Gobernuaren eraikina jo duen unea grabatu dute
Misil errusiar batek Kharkiveko Gobernuaren eraikina jo duen unea grabatu dute

0:30

- Bien bitartean, gerra geldiarazteko bide diplomatikoak irekita segitzen du: Errusiako eta Ukrainako ordezkaritzak asteazken honetan bilduko dira bigarren aldiz Bielorrusiako mugan. Asier Blas EHUko politologoa elkarrizketa horrek eman dezakeenaz mintzatu da:

Zer eman dezakete Errusiaren eta Ukrainaren arteko negoziaketek?
Zer eman dezakete Errusiaren eta Ukrainaren arteko negoziaketek?
Zer eman dezakete Errusiaren eta Ukrainaren arteko negoziaketek?

5:05

- Txinak gatazka konpontzeko lan egingo duela agindu dio Ukrainari. Wang Yi Atzerri ministroak ziurtatu du Ukrainaren subiranotasuna eta lurralde batasuna babesten dituela. Txinaren adierazpen hori Putinengandik nolabait aldentzeko keinua izan dela ulertu du Kieveko Gobernuak.

- Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Europako Parlamentuko osoko bilkuran parte hartu du bideokonferentzia bidez. Europar Batasunari laguntza eskatu dio enegarrenez: "Erakutsi gurekin zaudetela; ez gaitzazue bakarrik utzi".

- Energiaren Nazioarteko Agentziak (AIE) merkatura aterako ditu 60 milioi petrolio upel, bere kideen erreserba estrategiko guztien % 4, hornikuntza arazorik egon ez dadin.

- Sergei Shoigu Errusiako Defentsa ministroak nabarmendu du erasoek jarraitu egingo dutela Errusia "Mendebaldeko herrialdeen mehatxu militarretik babesteko". Kremlinek inbasioa amaitzeko jarri dituen baldintzak gogorarazi ditu: Kievek Donetsk eta Luhansk aintzatestea, arma nuklearrak edukitzeari uko egitea, "desmilitarizatzea" eta NATOn ez sartzea.

- Entretenimenduaren sektoreak ere bizkarra eman dio Moskuri. Disney, Sony eta Warner Bros. konpainiek Errusian egin behar zituzten estreinaldiak bertan behera utzi dituzte. Halaber, Netflixek iragarri du ez duela Errusiako Ikus-entzunezkoen Legea beteko, eta, beraz, ez duela kate publiko errusiarren edukirik emitituko.  

- ACNUR gobernuz kanpoko erakundearen arabera, 667.000 ukrainarrek egin dute ihes herrialde horretatik. Eusko Jaurlaritzak 150 errefuxiaturi aterpea emateko gune bat prestatu du Irunen.

- Pablo Gonzalez kazetari euskal herritarra astelehenean atxilotu zuten Polonian lanean ari zenean, eta ez dago haren egoerari buruzko berririk.

Aurkako noranzkoan doazenak: Kiev hiriraino egindako tren bidaia erakutsi digu Mikel Ayestaranek
Aurkako noranzkoan doazenak: Kiev hiriraino egindako tren bidaia erakutsi digu Mikel Ayestaranek
Aurkako noranzkoan doazenak: Kiev hiriraino egindako tren bidaia erakutsi digu Mikel Ayestaranek

1:29

David Barrigon donostiarra Kievetik etorri da semearekin
David Barrigon donostiarra Kievetik etorri da semearekin
David Barrigon donostiarra Kievetik etorri da semearekin

1:13

Karina Sheider errusiarra protesta bat grabatzen ari zela atxilotu zuten
Karina Sheider errusiarra protesta bat grabatzen ari zela atxilotu zuten
Karina Sheider errusiarra protesta bat grabatzen ari zela atxilotu zuten

1:27

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Europar Batasuna Ukraina Europa Errusia Vladímir Putin NBE NATO Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra