Itxi

Faktoria

Inbasioa Ukrainan

Ukraina: erresistentzia, diplomazia eta propaganda-gerra

MIkel Rotaetxe | EITb Media

Hibai Arbide eta Mikel Reparazekin aztertu dugu "Faktoria"n Ukrainako gerraren azken ordua. Ukrainarren erresistentziarako itxaropenaz, fronte diplomatikoaren etorkizunaz eta gerra betean informatzeaz aritu gara, besteak beste.

  • Ukraina eta Errusiako Atzerri ministroak

    Ukraina eta Errusiako Atzerri ministroak

    10:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ukraina mendebaldeko Lviv hirian alarma sirenak entzun dituzte gauean. "Urduritasuna nabarmena da", azaldu digu hiri horretan den Hibai Arbide kazetariak, "eta duela bi aste inork ez zuen aurreikusten egoera horretan egongo zirenik". Azaldu duenez, herritarren animoa aldatu egin da azken egunetan: "posible ikusten dute erresistentzia nagusitzea, eta, errealista ez den arren, indarra ematen die herritarrei eta Zelenskiren gobernuari".

Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak Antalian (Turkia) Dmitro Kuleba Ukrainakoari jarritako baldintzak "onartezinak" direla uste du Arbidek: "Ukrainarren ez lukete barkatuko eta hartuemanerako abiapuntu bezala jartzea ez da errealista". Baldintzok "errendizioa" liratekeela erantsi du Mikel Reparaz ETBren nazioarteko arloburuak, baina erantsi du badagoela "argi izpi bat", biek ala biek adostu dutelako negoziatzen jarraitzea.

Gerra garaian informatzeaz gogoeta egin du, amaitzeko, Reparazek: "Informazioaren gerran gaude eta ezinbestekoa da zorrotz aritzea, iturriekin kontrastatzea, eta hedabide eta informatzaile sinesgarrietara jotzea"