Itxi

Faktoria

Jose Miguel Ayerza

Adegi: "Garraiolarien greba aldi baterako lan erregulazioak eskatzeko ezinbesteko kausa izatea eskatu dugu"

Garazi Urdanpilleta | EITB Media

Enpresek segurtasun juridikoa behar dutela azpimarratu du Jose Miguel Ayerza Adegiko idazkari nagusiak, eta gaurko espero du erantzuna Lan-agintaritzatik, datozen egunetan aukera hori erabilgarri izan dezaten.

  • Jose Miguel Ayerza

    Jose Miguel Ayerza

    7:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Garraiolarien geldialdiak enpresetan sortutako egoera latza lehenbailehen konpontzea ezinbestekotzat jo du Jose Miguel Ayerza Adegi Gipuzkoako Enpresarien Elkarteko idazkari nagusiak Euskadi Iratiko "Faktoria"n egindako elkarrizketan. Hori dela eta, hemengo administrazioekin hizketan ari direla azpimarratu du "epe motzeko eta premiazko neurriak hartzeko", eta Lan-agintaritzatik gaur erantzuna espero dutela, garraiolarien greba ezinbesteko kausa izan dadin aldi baterako lan erregulazioak eskatu ahal izateko. Enpresek horretarako "berme juridikoa" behar dutela dio, eta, baiezkoa bada, datozen egunetan egunetan erabilgarri izango luketela aukera hori.

Egoera oso larritzat jo du Ayerzak; egun enpresen % 5 daude geldirik Gipuzkoan, eta astebete barru % 22 izango direla espero dute. Azken batean, Gipuzkoako enpresetako langileen % 50engan izango luke eragina, tamaina handiko enpresak baitira horietako asko.

Premiazkoena garraiolarien greba konpontzea bada ere, ekaitz perfektutzat jo du egoera Adegiko buruak, greba iritsi aurretik ere, energiaren eta lehengaien prezioen gorakada eragin nabarmena izaten ari zelako enpresetan. Egoera bideratzeko, Europako Batzordeak gobernuen eskura jarritako aukera-sorta baliatzeko eskatu du: "Politikariei eta administrazioei eskatu behar zaie premiaz jokatzeko eta erabakiak hartzeko, bihar jada berandu da".

Azkenik, enpresen bideragarritasuna bermatze aldera, sindikatuei malgutasunez jokatzeko deia egin die, "egoera honetatik lehenbailehen ateratzeko".