Faktoria
Estuasuneko sukaldaritza
Barazki panatxea prestatzeko sekretua azaldu digu Iker Markinezek
Garazi Urdanpilleta | EITb Media
Garaiko barazkiak erabiliz, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak panatxea prestatzeko errezeta proposatu digu.
-
Barazki sorta bat
10:10 min
Zein alde dago panatxearen eta menestraren artean? Zein da barazkiak egosteko sekretua? Iker Markinezek, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak, barazki panatxea rpestatzeko sekretua azaldu digu "Faktoria"n.
Errezeta
5-6 barazki ezberdin aukeratu: azenarioa, kuiatxoak, lekak, ziazerbak eta zainzuri txuriak.
Ura irakiten jarri gatz pixka batekin.
Barazki mota bakoitza zatitxotan moztu eta uretan egosi banan-banan. Nahiko egina daudenean (ez gehiegi), atera eta ur hotzetan sartu. Atera, ura kendu, eta erretilu batean utzi.
Baratxuria eta olioa zartagin zabal batean jarri erregosten. Baratxuria kolore gehiegirekin egon aurretik, barazkiak bertan bota, eta elkarrekin salteatu.