Itxi

Faktoria magazina

Ukrainako gerra

Natalia ukrainarra eta Svetlana errusiarra elkartu ditugu "Faktoria"n; gerraren bukaera urrun ikusten dute

Natalia Zhivotovska ukrainarrak Svetlana Baeva errusiarrari eskatu dio errusiarrei kontatzeko gerra benetan nola doan eta Svetlanak agindu dio egingo duela, saiatzen ari dela informazioa eta egia partekatzen errusiarrekin.

  • Anabel Elorza, Natalia Zhivotovska, Svetlana Baeva eta Manu Etxezortu

    Anabel Elorza, Natalia Zhivotovska, Svetlana Baeva eta Manu Etxezortu

    30:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Natalia Zhivotovska ukrainarrak Buchatik eta gerratik ihes egitea lortu zuen, bizipen gogorrak motxilan hartuta eta Aretxabaletan bizi da Anabel Elorza Euskal Herriko amaren babesean. Svetlana Baeva errusiarrak bost urte daramatza Euskal Herrian eta Basaurin bizi da.

Gerraren bukaera urrun ikusten dute biek. "Putin gobernuan badago oso zaila izango da zerbait aldatzea" esan du Svetlanak. "Bihotzean min handia ematen dit, lotsa sentitzen dut, oso mingarria da" esan digu. Gerraren kontra dago erabat eta bere hurbilekoak ere bai, baina amonaren bi ahizpa adibidez Putin-en alde daude eta familietan eztabaida eta haustura asko ari da gertatzen. "Informatzeko zailtasun asko du jendeak sare sozialak eta debekatu dituztelako, esaten diete ukrainarren arteko gerra dela, baina ni saiatzen naiz egia eta informazioa partekatzen". Gehiago ere esan digu Svetlanak: "Pentsatzen duen jendeak badaki zer ari den gertatzen eta jende normalak ezin du gerra ulertu"

Natalia asko haserretzen da ukrainarrak ukrainarrak hiltzen ari direla esaten dutelako errusiarrek. "Hori ezinezkoa da, zelan sartu leike hori buruan, nik ikusi dut hori ez dela horrela". Kezkatuta dago "Ukraina ez dagoelako gerrarako prestatua". Esaten dute Putin-ek  maiatzaren 9 a garaipenarekin ospatu nahi duela eta Nataliak dio, Putinek bonbak botata dena txikitzeko planak dituela. Ahal duen gehien bereganatu nahi duela. "Oso zaila da ulertzea zure bizitza edozein momentutan bukatu daitekeela zuk ezer egn gabe".

Durangoko Kurutziaga ikastolan egin dugu hitzordua bien arteko elkartzea eta elkarrizketa egiteko. Eta solasaldiaren ondoren, kalean gerrari buruz herritarrek emandako iritziak ere jaso ditugu.