Itxi

Faktoria

Estuasuneko sukaldaritza

Enpanadilla "dibertigarria"k prestatu ditu Iker Markinezek

EITb Media

Ohiko haragi eta hegaluze enpanadillak alde batera utzi, eta errezeta originalagoak proposatu dizkigu Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldari Iker Markinezek.

  • Enpanadilla batzuk

    Enpanadilla batzuk

    10:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Betiko haragi eta hegaluze enpanadillekin aspertuta bazaude, adi Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldari Iker Markinezek "Faktoria"n proposatutako errezetei! Hozkailuan topatutako "altxorrekin" hainbat errezeta proposatu digu, ondoren izoztu eta gordetzeko, jan nahi ditugun unean prest eduki ditzagun.

Errezeta

-Lehen lana: tipula txikitu, olio eta gatz pixka bat bota eta erregosi. Erabat potxatu. Kendu iragazki batekin olio eta ur soberakina. Plater batean utzi, hozkailuko beste osagaiekin nahasteko.

-Sobratutako arrain xerrak (berdela, antxoa, hegaluzea) hartu eta tripularekin nahasi.

-Solomo frijitua txikitu, tipularekin nahasi eta tomatea gehitu.

-Ziazerbak zartaginean minutu batez frijitu, eta gazta laminatxoak eta tipula nahasi.

-Tipula potxatua, txistorra edo txorizo lamina txiki batzuk jarri eta galeper arrautzakoa jarri. Arrautzaren gorringoa ez zaigu lehortuko frijitzean, eta hozka egitean likido egoeran izango da gure gozagarri.

-Ondoren, olata edo aurrez prestaturiko enpanadilla orea prestatu ditugun nahasketekin bete, bildu, sardeskarekin zigilatu, eta izoztu. Prest izango ditugu ahi ditugunean atera eta frijitu edo labean erre, eta jateko.

-Iker Markinezen gomendioa: ez gorde sailkatuta, denak nahasita izoztu, eta, horrela, jatera goazenean, ezustekoa izango dugu enpanadilla bakoitza zerezkoa den ez baitugu jakingo.