Faktoria
Energia krisiaz
Unai Pascual: "Litekeena da udan gaizki pasatzea; baina hori ez da ezer etor daitekeenarekin alderatuta"
P.G. | EITB Media
Nazioarteko Energiaren Erakundeak ohartarazi du 70ekoa baino krisi latzagoa etor daitekeela. BC3ko ikerlariaren hitzetan, agerian gelditu da zein lotuta dauden klima larrialdia eta krisi sozioekonomiko globala, eta dio "egoerak akuilu gisa balio beharko lukeela beste eredu batzuetara jotzeko".
-
Unai Pascual, BC3ko ikertzailea
10:48 min



Unai Pascual BC3ko ikerlariak argi du. Nazioarteko Energiaren Erakundeak ohartarazi duen arren 70eko hamarkadagoa baino krisi laztagoa etor litekeela, egoera larria da lehendik ere. Oraingo arazo geopolitikoak, Ukrainaren inbasioak, alegia, agerian utzi du gure ekonomia ereduak energia fosilekiko mendekoak eta oso zaurgarriak direla: "Ez da soilik klima-larrialdia edo bioaniztasunaren galera; krisi sizioekonomiko osoa da. Dena korapilatuta dago, eta bada garaia beste eredu batzutara jotzeko, hori egin ezean, berriro ere antzeko ataka batean egon gaitezkeelako".
Pascualek salatu du azken urte hauetan egiten ari diren aldaketak geldoegiak direla, eta errotik aldatu behar direla. "Esate baterako, mugikortasun edo energia ereduak, zein ekoizpen mota murriztu behar den erabaki, edota kontsumo batzuk zergen bitartez nola zigortu eta beste batzuk, aldiz, pizgarri bitartez bultzatu. Urtean milaka milioi dolar eta euro bideratzen da nekazaritza eredu intentsiboak bultzatzera edo ikatz meategi berriak zabaltzera, eta hori oraindik ez da aldatu".
BC3ko ikerlariaren hitzetan, premiazkoak dira egiturazko eraldaketak; aldiz "gobernuak beste alde batera begira daude, duela 30 urteko egoeran bagina bezala, baina etorkizuna hementxe dago, bihar da, eta oso bestelakoa da. Presioa egin behar da".
Unai Pascualek, beste 50 bat zentzialariekn batera, BioScience aldizkarian artikulua sinatu du, aldaketa sakonak eskatuz gizartean eta ekonomian, klima larrialdiari aurre egiteko.