Itxi

Faktoria

Estuasuneko sukaldaritza

Biharamunean goxoago egoten diren platerez aritu da Iker Markinez

Garazi Urdanpilleta | EITB Media

Lekaleak, arraina edo haragia saltsan... Oro har, saltsadun platerak hurrengo egunean prestatu berritan baino goxoago egoten dira, eta arkume-izterra txilindron eran prestatzen irakatsi digu Iker Markinez sukaldariak.

  • Lapiko bat

    Lapiko bat

    11:27 min
imagen player
imagen player
imagen player

Saltsadun platerak prestatu berritan baino goxoago egoten dira biharamunean, eta adibide bat ekarri digu Iker Markinezek, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukadlariak "Faktoria"ko Estuasuneko sukaldaritza tartera: arkume-izterra txilindron saltsan:

 Errezeta

 -Pare bat arkume izter karratutan zatituta eskatu harakinari. Frijitzen jarri lapikoan olio tanta batekin eta gatz apur batekin.

-Bitartean, txikitu taula batean tipulin pare bat, piper morroi baten erdia eta azenario bat laukitxo txikitan. 3-4 baratxuri ale ere txikitu.

-Arkumea gorritzen hastean, barazki guztiak jarri gainean, sua erdi-mailara jaitsi, eta dena elkarrekin erregosi.

-Barazkiak eta arkumea prest daudenean, ardo txuri zorrotada bat bota, eta pixka batean utzi alkohola joan dadin. Ondoren, urez estali.

-4-5 piper-txorizero lehor hartu, haziak kendu. Ura borborka hastean bertara bota txorizeroak. Ordu erdira, txorizeroak bertatik atera, mamia kendu, txikitu, eta berriz ere lapikora bota.

- Arkumea biguina dagoenean, platera prest izango da. Baina, hurrengo egunerako utzita, salda loditu eta zaporea indartu egingo da.