Faktoria
Estuasuneko sukaldaritzak
Poltsako patata frijituak erabilita hiru hornigai goxo proposatu dizkigu Iker Markinezek
Garazi Urdanpilleta | EITb Media
Patata zorroa zabaldu eta jan dezsakegu, baina Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak horiekin plater bat osatzeko errezeta bikainak ekarri dizkigu.
-
Patata frijituak
9:17 min
Poltsako patatak besterik gabe jan daitezke, jakina, baina horiek erabilita goxoak presta daitezke, eta Iker Markinezek, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak, "Faktoria"ra ekarri dizkigu hiru hornigai goxo prestatzeko proposamenak.
-Labeko erretiluan hirugihar xaflak, gainean patatak eta gainean hirugihar xaflak jarri. Labean txigortu, guraizeekin moztu, eta arrautza frijituekin batera jateko gratain goxo bat geratuko zaigu.
-Erretilu polit batean, patatak jarri, esnegainez estali, nahi izanez gero gazta pixka bat bota, eta labean sartu. 10 minutuz gratinatu, eta atera.
-Zorroa ireki, dozena bat patata mardul hartu. Diametro bereko xaflatan moztu kalabazina eta tomatea. Proventzako belarrak bota. 5 minutuz 200 gradutan labean sartu. Atera, eta milorri erako bat osatuko dugu: patata-kalabazina-tomatea, patata-kalabazina-tomatea, patata-kalabazina-tomatea. Hiru solairu osatzean, arrain batentzat hornigai kurruskari goxoa geldituko zaigu.