Itxi

Faktoria

Munduaren Akabera

Munduaren Akabera (V): COP27, Glasgowtik Egiptora

MIKEL ROTAETXE | EITB Media

Azaroan egingo dute Egiptoko Xarm el-Xeikh hirian COP27, klima larrialdiari aurre egiteko NBE Nazio Batuen Erakundearen goi bilera. Elisa Sainz de Murieta BC3ko ikerlariarekin aztertu ditugu hitzorduaren atarikoak.

  • COP26a Glasgown

    COP26a Glasgown

    35:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azaroaren 6tik 18ra, Egiptoko Xarm el-Xeikh bainuetxe-hirian egingo dute klima larrialdiari aurre egiteko Nazio Batuen goi bilera. Glasgowko bilkurari hartu dio lekukoa COP27k, energia krisiak klima helburuak urardotuta eta iaz agindutako neurriak onartu gabe.

Euskadi Irratiko "Faktoria"-n, Elisa Sainz de Murieta BC3 Klima Aldaketa ikergai zentroko ikerlariak eman dizkigu COP27ari buruzko datuak eta hitzorduaren inguruko gogoetak egin dituzte Ibone Ametzaga Arregi EHUko UNESCO katedrako koordinatzaileak eta Hannot Rodriguez EHUko filosofia doktoreak.