Itxi

Faktoria

Minbizia

Arkaitz Carracedo: "Inbertsioa mantentzen bada, 8 urtean % 70koa izan liteke minbiziaren sendaketa maila"

Jone LArrañaga | EITB Media

Espainiako ikerketa sari nazionala lortu berri du Carracedok. "Minbizia ezin da ekidin, baina minbizi jakin batzuk bai", dio. Geratzen diren horiek prebenitu eta garaiz eta eraginkortasunez tratatzeko, luzera begirako estrategia izan dezatela eskatu die alderdi politikoei.

  • Arkaitz Carracedo, Ikerbasqueko ikerlaria. Espainiako biologia ikerketako sari nazioanala

    Arkaitz Carracedo, Ikerbasqueko ikerlaria

    26:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bularreko Minbiziaren Kontrako Nazioarteko egunea ikerlariei "behar zaituztegu" esanez eman digu bere testigantza Laurak. Horrelako mezuak  "sarri" jasotzen dituztela esanez abiatu du "Faktoria"ko elkarrizketa Arkaitz Carracedo Ikerbasqueko ikerlariak, joan den astean Espainiako biologia arloko ikerketa sari nazionalaren irabazle izendatu berri-berritan.

Azaldu du etorkizun gertukora begira, 2030 urtera begira ari direla lanean eta epe horretan minbiziaren sendatze maila, bost urtera, % 70ekoa izan litekeela. "Minbizia ezin dugu ekidin, baina minbizi jakin batzuk bai", esan du. Hori lortzeko, prebentzio estrategiak hobetu behar direla adierazi du, eta geratzen diren minbizi horietarako tratamenduak hobetu behar direla, ikerketan egiten ari diren lorpenak arlo klinikora eramanda. "Eta horretarako", azpimarratu du, "estrategia behar da; baliabide ekonomikoak jartzea eta estrategia izateab ez ziklo elektoralen araberakoa izatea".