Faktoria
Barazki osasuntsua
Jan dezagun aza!!!!
Ane Albisu | EITb Media
Azak jateko garaia iritsi da eta ohitura galtzen ari ote garen errezeloa hartuta, horixe berretsi eta azaren onurak, aza prestatzeko errezetak eta azaren beste erabilpen batzuk jaso ditugu Faktorian
-
Azak
17:47 min
Patxi Arizmendi, Aramako Iturrioz baserriko nekazariak berretsi digu azak saltzea asko kostatzen zaiola azokan. Merke eta hala ere ezin saldu. Beasaingo, Ordiziako eta Zumarragako azoka saltzen ditu barazkiak Arizmendik.
Ekaitz Apraiz sukaldariak errezeta interesgarriak eman dizkigu aza jateko. Bartzelonako Tunateca Balfego jatetxeko sukaldari arduraduna da bizkaitarra. Aza bera bakarrik jan daiteke, babarrunari lagunduz ere askok jaten dute, baina badira beste modu batzuk ere.
Leire Izagirre nutrizionistak azaren onurak azaldu dizkigu eta jateko gogoa pizteko moduko azalpenak eman dizkigu azari buruz.
Eta jakin nahi, azak beste zein erabilpen izan dezakeen? Garbiñe Larrea naturopata eta sendabelarretan adituak esan digu bularretan jartzeko balio duela aza horriak mastitisa sendatzeko.
Beraz, gora aza eta jan dezagun aza!!!!!!