Faktoria
Gaec Goxoan gasnak
Ttotte Elizondo: "Ezingo nuke animaliarik gabe bizi"
Ane Albisu | IEiTb Media
Urruñako Xabat Baita etxaldera bisita egin diogu Ttotte Elizondo laborari eta gasnagileari. Ahuntz eta ardi gaztak egiten ditu, abelburuak modu biologikoan eta Obsalim metodoarekin hazi eta zainduz. Ardien abesbatza ezagutzeko aukera ere eman digu.
-
Ttotte Elizondoren ahuntzak
22:06 min
Ttotte Elizondoren etxaldean ahuntz eta ardi artean ibili gara. Gustuko lana duela argi utzi digu laborari lapurtarrak eta animaliekin lana egiteko, maitatu behar direla. Berak argi du "ezingo lukeela animaliarik gabe bizi", nahiz eta erretreta hartzeko adina ere iristen ari zaion. Gaec Goxoan markarekin saltzen ditu azoketan eta etxetik zuzenean ahuntz eta ardi gaztak.
Ekoizpen biologikorako urratsa noiz eta zergatik eman zuen, Obsalim metodoa zertan datzan eta ahutz eta ardien gora beherak azaldu dizkigu. Artegira sartzean, soinu berezi batekin ardi guztiak zutik eta batera jarri ditu marraka. Ederki ezagutzen dute etxekoa. Ahuntzak lasai zeuden eta Euskadi Irratiko mikrofono gorriarekin sustua hartu dute.
Eskerrik asko Ttotte "Faktoria"ri etxeko ateak irekitzeagatik!!!!