Itxi

Faktoria

Lehortea Nafarroa laguntzak

Patxiku Irisarri, EHNE: "Laguntza zuzenak ez dira aski lehortearen aurrean. Epe luzeko ikuspegia behar da"

Nagore Telleria | EITb Media

EHNE sindikatuaren Nafarroako idazkari nagusiak lehorteari erantzuteko Gobernuak onartutako neurriak motz geratuko direla aurreikusten du. Artoa ereiteari utzi eta ur gutxiago behar duten landaketak egin, makroetxaldeen eredua utzi eta nekazaritza birpentsatu beharra dagoela azpimarratu du.

  • Patxiku Irisarri, EHNE sindikatuko Nafarroako idazkari nagusia Euskadi Irratiko estudioan

    Patxiku Irisarri, EHNE sindikatuko Nafarroako idazkari nagusia Euskadi Irratiko estudioan

    21:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nafarroa Hegoaldean ez ezik, erdialdea ere idor dagoela dio Patxiku Irisarrik, EHNE sindikatuaren Nafarroako idazkari nagusiak, eta oraindik ureztatzearen sasoia iritsi gabe egonik. Lehorteari erantzuteko Gobernuak onartutako neurriak motz geratuko direla aurreikusten du. Artoa ereiteari utzi eta ur gutxiago behar duten landaketak egin, makroetxaldeen eredua utzi eta nekazaritza birpentsatu beharra dagoela azpimarratu du.

Beroaldietan kanpoan lan egiten dutenen beharra mugatzeko neurriak hartzea egoki ikusten du. Alerta gorria denean, 42 gradutik gorako tenperaturarekin uzta biltzeko eta fardoak egiteko makinak erabiltzeko Nafarroan jarritako debekua begi onez ikusten du.