Faktoria
Joe Biden Ingeteam-en
Alex Belaustegi: "Zamudio, Beasain eta Sesmako plantentzat bultzada handia izango da AEBko eskaria"
JOne LArrañaga | EITb Media
Lau eguneko tartearekin jakin zuten Ingeteameko arduradunek Estatu Batuetako presidenteak euren Milwaukeeko plantara egingo zuela bisita. "Eromena izan da", esan digu konpainiako Garapen Korporatiboko zuzendariak.
-
Joe Biden Ingeteam-eko langile eta arduradunekin egindako selfie-a
7:43 min
Joe Biden Estatu Batuetako presidenteak datozen urteetarako iragarri dituen inbertsio berdeek zuzenean eragingo du Ingeatemeko eskari karpetan. Ez bakarrik Wisconsingo plantan, baita Hego Euskal Herrian dituen lantegietan ere: Zamndion, Beasainen eta Sesmakoan. Hala jakinarazi du Alex Belaustegi konpainiako garapen korporatiboko zuzendariak "Faktoria"n. "Gure enpresa guztietzat izango da bultzada handia", zehaztu du.
Presidente estatubatuarrak eredu gisa jarri du Ingeteam, Milwaukee hiriko lantegira bertara egindako bisitan. Bisita politikoa, Belaustegik esan duenez, baina Ingeteam markarentzat eta negozioarentzat oso inportantea izango dena. Ez zuten agendan aurreikusita. Ingeteameko arduradunek lau eguneko aurrerapenarekin jakin zuten bisitaren berri eta esfortzu handia egin behar izan dute, Etxe Zuriko segurtasun sailarekin koordinatuta, dena antolatzeko. "Eromena izan da", aitortu du arduradunak.