Itxi

Faktoria

ENERGIA EOLIKOA

Jon Sampedro: "Makroparke eolikoak baino egokiagoa da agente lokalekin komunitate energetikoak bultzatzea"

EIDER ARANBERRI

Hego Euskal Herrian aurreikusita dauden hainbat parke eolikoren harira, BC3 Klima Aldaketarako Euskal Ikerkuntza zentroko ikerlaria elkarrizketatu dugu Faktoria-n, gure inguruan sortu dezakeen inpaktua zenbaterainokoa izan daitekeen argitu nahian.

  • Energia eolikoa

    Parke eolikoa

    5:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hego Euskal Herrian, balizko 74 parke eoliko planteatu dituzte Nafarroako Gobernuak zein Eusko Jaurlaritzak. StatKraft enpresa norvegiarrak iaz planteatu zituen bi parkeek sortu zuten zalaparta handiena: Itsaraz eta Piaspe parkeak.

Jon Sampedro BC3 Klima Aldaketarako Euskal Ikerkuntza zentroko ikerlariaren arabera, argi dago baldintza batzuen barruan energia eolikoak ez duela kutsatzen eta ez duela hondakinik sortzen, eta, gainera, beste erregai batzuekin gertatzen den bezala, "eolikoa ez da agortzen eta aukera guztien artean merkeena da".

Une honetan, ezinezkoa da trantsizio energetikorako bidean zenbat energia berriztagarri ekoitzi beharko genukeen jakitea, ezta ze inpaktu izango duen jakitea ere. "Garapena bultzatu behar da, baina ekoizpen sistemaren araberakoa izango da, eta aukerak badaude inpaktuak murrizteko".