Itxi

Faktoria

Bizikletaren erabilera Durango

Bizikletaz edo oinez egindako joan etorrien kilometrajea ordaintzen diete langileei Durangoko Maristaken

Nagore Telleria Eizagirre | EITb Media

Kilometroko 0, 27 euro ordaintzen diete enpresetako bisitetara bizikletaz joaten diren langileei. Oinez joatearen ordainsaria berriz, 0,50 eurokoa da kilometroko. Batxiler eta lanbide heziketako zentroak patioan mapa jarrita dauka. Matienatik 6 minutukoa da bizikletaz bidea, oinez berriz 20 minutu

  • Durangoko Maristak ikastetxeko patioan dagoen bizikleta gunea

    Durangoko Maristakenpatioan dagoen bizikleta gunean,inguruko herrietarako distantzien mapa

    28:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ikastetxeak dituen hiru sarreretan dauden bizikleten guneetan mapa jarrita daukate inguruko herrietarako joan etorrien distantziak azalduz. Patioko aparkalekuan takila eta gurpil puzgailuak ere badituzte, behar dituenarentzat. Langileen ordainsaria sinbolikoa dela dio Egoitz Mezo jasangarritasun taldeko kideak eta ekimenaren sustatzaileak, ez dela garrantzitsuena. Montaje, segurtasun, eta ingurugiroaren kudeaketa arduraduna da bera. Azkena iltze batzuk erosteko egin duen enkarguan, 4 kilometroko joan etorria egin duela kontatu digu. Luis Mari Bereziartuak orain urtebete hartu zuen erretiroa Durangoko Maristak ikastetxean. Mantentze lanez arduratzen zen eta joan etorri guztiak bizikletaz egiten zituen. Haren jarduna ikusita pentsatu zuten kotxea erabili ordez bizikletaz edo oinez egindako joan etorriak ere diruz saritzea.

Iñaki Narbaiza bizikletaren mekanikako espezializazioko irakaslea da. Berriztik joaten da egunero Durangora eta bizikletaz joaten da, 6- 7 kilometro egiten ditu. Ikastetxetik lantokietara egiten dituen bisitetan ere bizikleta erabiltzen du. Erosogoa zaiola dio, eta aparkatzeaz ere ez duela arduratu beharrik.

Nagore Lozano mekanikako irakaslea da eta enpresa batera egin duen azken bisitan, 4 kilometroko joan etorria egin duela kontatu digu. Durangoko Maristak Ikastetxean 2011ean abiatu zuten ekimena, baina duela 6 urte hasi ziren ibiliak erregistratzen.

2018-2019 ikasturtetik hona asko hazi da joan etorrien kopurua. Ikasturte hartan 7 joan etorri erregistratu zituzten. 2022- 2023an berriz, 76 joan etorri. Orain bizikleta elektriko bat erosi dute joan etorriak errazago egiteko.