Faktoria
ZIENTZIA
Garikoitz Azkona: "Beldurra kentzen laguntzen duen molekula identifikatu dugu"
Coimbra-ko (Portugal) unibertsitateko ikelariekin elkarlanean aritu da EHUko psikobiologia saileko ikerlaria. Aurkikuntza urrats garrantzitsua da gaitz psikiatriko ohikoenak tratatzeko botikak lortzeko bidean.
-
Garikoitz Azkona, EHUko irakasle eta ikerlaria
18:03 min
Gizakion emozio nagusiak ikertzen ditu Garikoitz Azkuna Mendozak. Albaitaritza gradua egin ostea neurozientzian egin zuen doktoradutza Azkonak. Depresioa eta bakardade-sentimenduak eragindako estres-kronikoa ditu aspaldian langai. Berriki, ordea, Portugalen izan da nazioarteko zientzialari talde batekin kolaboratzen. Beldurra izan dute ikergai Coimbrako unibertsitatean egindako esperimentu-saioetan; beldurra estingitzeko prozesu molekularrak, zehatzago esanda. Saguei amigdalan NT3 molekula injektatuz beldurra desagerrarazi daitekeela frogatu dute.