Itxi

Goiz kronika asteburua

SIEMENS-GAMESA

Ugalde: "Siemens-Gamesaren itxiera sekulako kolpea da herriarentzat"

Ander Altuna | Euskadi Irratia

Siemens-Gamesa lantegiaren itxierak herrian eragingo duenaz mintzatu da Aitziber Ugalde Agoizko Udaleko zinegotzia Goiz Kronikan. Langabezia tasa % 18ra igo daitekeela esan du.

  • Siemens-Gamesako langileak, protestan.

    Siemens-Gamesako langileak, protestan.

    5:33 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amaitu da hilabete luze iraun duen Siemens-Gamesaren Agoizko plantaren lan-gatazka. Azkenean, langileek onartu egin dute itxieraren gainean lan-batzordeak enpresarekin adostutako baldintzak, eta ez dute aurrerantzean Agoitzen gehiago lanik egingo. Neurriok 239 langileri eragingo diete.

Aitziber Ugalde Agoizko Udaleko zinegotzia da, eta gogor salatu du enpresaren jarrera, "deslokalizazioa bat" izan dela esanez. Nafarroako Gobernuak erakutsi duen "ezintasuna" ere kritikatu du. "Agerian geratu da esku artean zuten plana hautsa baino ez zela", esan du.

Siemens- Gamesaren itxieraren ostean, Agoizko langabezia-tasa % 18ra igo daitekeela aurreikusi du Ugaldek, Nafarroako batez bestekoaren bi halako litzateke hori, eta dei egin dio Nafarroako Gobernuari zauria ez handitzeko irtenbideak topatzeko. Bestela, ohartarazi du Agoizko industrialdea bera "desagertu" egin daitekeela.