Gamesa

1 / 5 Hurrengoa
Siemens Gamesak 940 milioi euroko galerekin amaitu du urte fiskala

Siemens Gamesak 940 milioi euroko galerekin amaitu du urte fiskala

Konpainiaren esanetan, "urte konplikatua" izan da testuinguru makroekonomikoak eta geopolitikoak, hornidura arazoak eta covid-19ak baldintzatuta.
Siemens Gamesa Espainiako Estatuko zortzi lantegi salgai jartzea aztertzen ari da, tartean EAEko bi

Siemens Gamesa Espainiako Estatuko zortzi lantegi salgai jartzea aztertzen ari da, tartean EAEko bi

Negoziazioaren iturriek jakinarazi dutenez, multinazionalak multzoan saldu nahi ditu enpresok, baina Asteasukoa eta Mungiakoa erosteko EAEn eskaintzarik dagoen aintzat hartuko ei du. Hain justu, hori da Jaurlaritzak egin duen eskea. "Egon badaude", esan du Tapiak.
Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia Siemens-Gamesako arduradunekin bildu dira

Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia Siemens-Gamesako arduradunekin bildu dira

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua Siemens-Gamesa enpresako arduradunekin bildu dira gaur enpresaren egoera aztertzeko.

Sindikatuek salatu dute Siemens Gamesak argitu gabe jarraitzen duela Euskal Herrian izango diren kaleratzeak

Sindikatuek salatu dute Siemens Gamesak argitu gabe jarraitzen duela Euskal Herrian izango diren kaleratzeak

Zuzendaritzak eta sindikatuek bilera egutegi bat adostu dute kaleratzeei buruz eztabaidatzeko. Konkretuki, bi hilabeterako bileren egutegia ezarri dute, eta hurrengo batzarra urriaren 25ean izango da Sarrigurenen (Nafarroa).
Albiste izango dira: Suizidioaren prebentzioa, kaleratzeak Siemens Gamesan eta Euskadi Literatura sariak

Albiste izango dira: Suizidioaren prebentzioa, kaleratzeak Siemens Gamesan eta Euskadi Literatura sariak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Siemens Gamesa eta sindikatuak batzartuta, kaleratzeak aztergai

Siemens Gamesa eta sindikatuak batzartuta, kaleratzeak aztergai

Bilera Zamudion egiten ari dira. Espainiar Estatuan, aurreikuspena da 475 kaleratze egotea. Sindikatuek, balizko akordioa adosteko, "kaleratze traumatikorik" ez egotea eskatzen dute; enpresaren helburua da "nahita ez diren kaleratzeak gutxienera murriztea".
Siemens Gamesak iragarritako kaleratze gehienak lantegietako bulegoek jasango dituzte

Siemens Gamesak iragarritako kaleratze gehienak lantegietako bulegoek jasango dituzte

Sindikatuei jakinarazi diete 475 lanpostu horietatik 352 bulegoetako kaleratzeak izango direla. CCOO, UGT eta ELAk egitasmoa "erabat" gaitzetsi dute. Multinazionalak bulegoak ditu Zamudion eta Sarrigurenen. Mungian eta Asteasun ez da kaleratzerik izango.
Siemens Gamesako zuzendaritza eta sindikatua bildu dira enpresak kaleratzeak iragarri ondoren

Siemens Gamesako zuzendaritza eta sindikatua bildu dira enpresak kaleratzeak iragarri ondoren

Konpainiak joan den astean eman zuen ezagutzera mundu osoan 2.900 lanpostu murrizteko asmoa, horietatik 475, Espainiako Estatuan, 'Mistral' programa estrategikoaren eskutik.
Albiste izango dira: Siemens Gamesako kaleratzeak, iraileko langabezia datuak eta Fisikako Nobel saria

Albiste izango dira: Siemens Gamesako kaleratzeak, iraileko langabezia datuak eta Fisikako Nobel saria

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
LABek Asteasuko Siemens Gamesan enplegua bermatuko duen akordioa iragarri du

LABek Asteasuko Siemens Gamesan enplegua bermatuko duen akordioa iragarri du

Bestalde, enpresak CCOO, UGT eta ELAko atal sindikalak deitu ditu astearte honetarako Espainiako Estatu osoan.
Siemens Gamesako Zuzendaritza eta sindikatuak asteartean batzartuko dira

Siemens Gamesako Zuzendaritza eta sindikatuak asteartean batzartuko dira

Enpresaren aurreikuspena da 2.900 kaleratze gauzatzea, horietatik 475 espainiar Estatuan; Hego Euskal Herrian dituen bost fabriketan, 2.800 langile baino gehiago dabiltza. ELA, UGT eta CC. OO. sindikatuek gaitzetsi egin dituzte kaleratzeak.
Arantxa Tapia, Siemens Gamesari buruz: ''Gaur egun enpresaren egoera oso delikatua da''

Arantxa Tapia, Siemens Gamesari buruz: ''Gaur egun enpresaren egoera oso delikatua da''

Tapia sailburua oso kezkatuta agertu da enpresak azken hilabeteetan bizi duen egoera orokorrarekin. Uste du beharrezkoa dela enpresak langileekin hitz egitea eta egoeraren berri ematea.

Albiste izango dira: Okupatutako lurraldeen anexioa Errusian, Siemens Gamesako kaleratzeak eta Kontrol saioa

Albiste izango dira: Okupatutako lurraldeen anexioa Errusian, Siemens Gamesako kaleratzeak eta Kontrol saioa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Siemens Gamesak 2.900 kaleratze iragarri ditu, horietatik 475, Espainian

Siemens Gamesak 2.900 kaleratze iragarri ditu, horietatik 475, Espainian

Doikuntza hori gorabehera, datozen urteetan plantilla handitzea aurreikusten du enpresak, hazten ari diren hainbat arlotan. Egun, 2800 langile baino gehiago ditu Siemens Gamesak Hego Euskal Herrian. Ikusteko dago horietako zenbati eragingo dien gaur ezagutu den erabakiak.
Nafarroako Gobernuak Siemens Gamesaren konpromiso arduratsua espero du

Nafarroako Gobernuak Siemens Gamesaren "konpromiso arduratsua" espero du

Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak agerraldia egin du astearte honetan Nafarroako Parlamentuan, Siemensek Gamesaren akzioen % 100 bereganatuta; esan duenez, Foru Gobernua bilerak ari da egiten, hainbat mailatan, konpainiarekin eta sindikatuekin.
Siemens Gamesak 1.226 milioi euroko diru galerak izan ditu

Siemens Gamesak 1.226 milioi euroko diru galerak izan ditu

Taldeak aurreko urtean izandako 368 milioi euroko galerak hirukoiztu ditu. Konpainiaren arabera, merkatuaren aldakortasunak eta hornidura kateko atzerapenek eragina izan dute emaitzetan.
Alemaniako ekonomiaren bilakaerak Euskadin izango duen eragina saihestezina dela uste du Tapiak

Alemaniako ekonomiaren bilakaerak Euskadin izango duen eragina "saihestezina" dela uste du Tapiak

Hala ere, "Alemaniako enpresa handiek hazkunde-aurreikuspenei eusten diete eta Euskadiko ekoizpen-planten aldeko apustua egiten dute", Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko Sailak ohar batean ziurtatu duenez.
Tapia: Mercedesen, beste lantegi batzuetan bezala, garaiei egokitu beharko zatzaizkie, malgutasunez

Tapia: "Mercedesen, beste lantegi batzuetan bezala, garaiei egokitu beharko zatzaizkie, malgutasunez"

Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak Alemaniatik esan duenez, atzoko bilera "emankorra" izan zen. Bihar Siemens Energyrekin duen batzarraz galdetuta, zehaztu du asmoa dela Euskadin hasitako elkarrizketari "jarraipen bat" ematea.
Tapia Siemens Energyren arduradunekin bilduko da ostiral honetan, Alemanian

Tapia Siemens Energyren arduradunekin bilduko da ostiral honetan, Alemanian

Ekonomia Garapenerako sailburua Christian Bruch Siemens Energy konpainiako zuzendariarekin bilduko da
Siemens Gamesako CEOren hitzetan, erosteko eskaintzak berez ez du enplegua deuseztatuko

Siemens Gamesako CEOren hitzetan, erosteko eskaintzak "berez ez du enplegua deuseztatuko"

Madrilen egindako ordu erdi inguruko bileran, CCOO, UGT, ELA eta LAB sindikatuek industria proiektua eta etorkizuna zein enplegua bermatzea eskatu dute. Bi aldeek irailaren hasieran berriro biltzea espero dute.
EAJk eta PSE-EEk Jaurlaritzaren industria politika defendatu dute, Siemens Gamesa erosteko eskaintzaren ostean

EAJk eta PSE-EEk Jaurlaritzaren industria politika defendatu dute, Siemens Gamesa erosteko eskaintzaren ostean

EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+Csek baliabide publikoen kontrol eta esku-hartze falta eta enpresa estrategikoen ihesa kritikatu dituzte.
Siemens Energyk Gamesan enplegua mantentzea espero du Nafarroako Gobernuak

Siemens Energyk Gamesan enplegua mantentzea espero du Nafarroako Gobernuak

Mikel Irujo kontseilariaren esanetan, sektoreak hazkunde handia izango du datozen hamar urteetan eta, ondorioz, lan karga handia. Dena dela, doikuntza handiak behar direla nabarmendu du.
Tapiak gardentasuna eta langileei informazioa transmititzeko eskatu dio Siemensi

Tapiak gardentasuna eta langileei informazioa transmititzeko eskatu dio Siemensi

Siemensek adierazi dio Eusko Jaurlaritzari langileak ez direla arazoa, eta Eusko Jaurlaritza "egoera hobetzen laguntzeko eta lan egiteko" prest agertu da.
Siemensek Eusko Jaurlaritzari jakinarazi dio langileak ez direla arazoa

Siemensek Eusko Jaurlaritzari jakinarazi dio langileak ez direla arazoa

Arantxa Tapia eta Mikel Amudarain Industria sailburuordea Bilbon bildu dira Christian Bruch Siemenseko kontseilari delegatuarekin. Bruchek Bizkaiara egiten duen lehen bisita izan da.

Gamesarako dituen asmoen berri emango du Siemens Energyk gaur Eusko Jaurlaritzarekin egingo duen bileran

Gamesarako dituen asmoen berri emango du Siemens Energyk gaur Eusko Jaurlaritzarekin egingo duen bileran

Arantxa Tapiak zuzentzen duen Saila sindikatuekin eta Siemens Gamesako langile batzordearekin harremanetan dago.
Iñigo Urkullu kezkatuta azaldu da Siemens Gamesaren etorkizunarekin

Iñigo Urkullu kezkatuta azaldu da Siemens Gamesaren etorkizunarekin

Iñigo Urkullu kezkatuta azaldu da Siemens Gamesaren etorkizunarekin, eta Jaurlaritza enpresarekin biltzekotan dela esan du.

Siemens Energyk % 30 murriztuko du Gamesaren zuzendaritza

Siemens Energyk % 30 murriztuko du Gamesaren zuzendaritza

Siemens Gamesaren murrizketak arlo guztietara helduko dira, baita zuzendaritzara ere. Kideen kopurua % 30 gutxituko da Siemens Energyk, Gamesaren jabetza osoa lortzen duenean.

Arnaldo Otegik estrategikoak diren sektore industrialak errotzeko ''funts burujabea'' sortzea aldarrikatu du

Arnaldo Otegik estrategikoak diren sektore industrialak errotzeko ''funts burujabea'' sortzea aldarrikatu du

EH Bilduren koordinatzailearen ustez, Siemens Energyk Gamesa erosteko iragarpenak agerian utzi du Euskal Herrian industria arloko lehiakortasuna eta jabegoa galtzen ari dela.

Siemens Energyko ordezkariak Jaurlaritzarekin bilera bat lotzekotan daude euren asmoen berri emateko

Siemens Energyko ordezkariak Jaurlaritzarekin bilera bat lotzekotan daude euren asmoen berri emateko

Arantxa Tapiak zuzentzen duen Sailak "lehenbailehen" egin nahiko luke hitzordua. Bien bitartean, Departamentua sindikatuekin eta Siemens Gamesako langile batzordearekin harremanetan dago.
Siemens Energyk irailean aurkeztuko du Siemens Gamesa beraganatzeko eskaintza publikoa

Siemens Energyk irailean aurkeztuko du Siemens Gamesa beraganatzeko eskaintza publikoa

Aurreikusitako egutegiaren arabera, urrian jakinaraziko lukete eskaintza publikoaren emaitza eta azaroan egingo litzateke Siemens Gamesa burtsatik kanpo uzteko akziodunen batzar nagusia. Bestalde, Siemens Energyk iragarri du zuzendaritza postuak % 30ean murriztuko dituela.
Estrategikoak diren sektore industrialak errotzeko funts burujabe bat sortzea aldarrikatu du Otegik

Estrategikoak diren sektore industrialak errotzeko "funts burujabe bat" sortzea aldarrikatu du Otegik

2023an egitekoak diren foru eta udal hauteskundeei buruz, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak uste du Gipuzkoan irabaziko dutela baina "lehia beste leku askotan" egongo dela aurreratu du.
Siemens Gamesak % 6,24 gora egin du burtsan, bere akziodun nagusiak erosteko eskaintza egin ondoren

Siemens Gamesak % 6,24 gora egin du burtsan, bere akziodun nagusiak erosteko eskaintza egin ondoren

Ibex 35 indizean gorakada handiena izan du Siemens Gamesaren akzioak. Hala ere, konpainiak oraindik % 15,57 beherakada pilatzen du aurten.
Siemens Energyren eskaintzaren inguruan informaziorik ez dutela salatu dute sindikatuek

Siemens Energyren eskaintzaren inguruan "informaziorik ez" dutela salatu dute sindikatuek

Siemens Gamesako arduradunekin lehenbailehen biltzea eskatu dute langileek, erosketaren inguruko xehetasunak ezagutzeko. Lanpostu guztiak mantentzea exijitu dute, eta, dagoeneko, hasi dira protesta-ekintzak pentsatzen.
Siemens Energyk Gamesako akzioak erosteko eskaintza publikoa egin du

Siemens Energyk Gamesako akzioak erosteko eskaintza publikoa egin du

Christian Bruch konpainia alemaniarraren kontseilari ordezkariak adierazi duenez, "alde guztiei egingo die mesede" bat-egiteak. Egoitzak lekuz aldatzeko asmorik, oraingoz, "agendan ez" badute ere, Bruchek aitortu du "negozioarentzat egitura eraginkor bat eratzea" beharrezkoa dela.

Gamesa enpresa independente gisa desagertzeko bidean ikusten du EH Bilduk

Gamesa enpresa independente gisa "desagertzeko bidean" ikusten du EH Bilduk

Iker Casanova koalizio abertzaleko legebiltzarkideak esan duenez, "Euskaltelek eta beste enpresa askok" egindako bide bera ari da jarraitzen Gamesa.
Siemens Gamesak % 6ko igoera izan du akziodun nagusia erosteko eskaintza publikoa egin ondoren

Siemens Gamesak % 6ko igoera izan du akziodun nagusia erosteko eskaintza publikoa egin ondoren

Siemens Energyk esan du ez dagoela bere asmoen artean Siemens Gamesak Zamudion duen egoitza aldatzea.
Siemens Energyren asmoen inguruan informazio zehatza falta dela deitoratu du Tapiak

Siemens Energyren asmoen inguruan "informazio zehatza falta" dela deitoratu du Tapiak

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren ustez, balizko kaleratzeei edota egoitza Alemaniara eramateari buruz hitz egitea "gehiegi aurreratzea" da, baina aitortu du egoera "konplikatua" dela eta "ziurgabetasuna" eragiten duela.
Zamudioko Siemens Gamesako enpresa-batzordeak kezka agertu du enpleguarengatik eta konpainiaren norabideagatik

Zamudioko Siemens Gamesako enpresa-batzordeak kezka agertu du enpleguarengatik eta konpainiaren norabideagatik

Siemens Energy konpainiak Gamesaren akzio guztiak erosteko eskaintza publikoa iragarri ostean, kaleratzeak izango direnaren beldur da Clara Fernandez Zamudioko Siemens Gamesako enpresa-batzordeko presidentea.
Siemens Gamesa: 2.300 milioi euroko galerak 2020tik 2022ra

Siemens Gamesa: 2.300 milioi euroko galerak 2020tik 2022ra

Siemensek Gamesaren akzio guztiak erosiko dituela iragarri du. Turbina eolikoen munduko fabrikatzaile handienetakoa izan arren, Gamesak urteak daramatza galerekin, eta okerrera joan aurretik pauso hori ematea erabaki du. Nico Cuenca ekonomialariak norabide aldaketa hori azaldu digu.

Javier Gonzalez, Siemens Gamesa Zamudioko batzordeko presidentea: Konponbidea ez da enplegua murriztea

Javier Gonzalez, Siemens Gamesa Zamudioko batzordeko presidentea: "Konponbidea ez da enplegua murriztea"

Zamudioko batzordeko presidentearen arabera, "Frankfurteko burtsan kotizatuko dugu, eta egoitza soziala haiek erabakitzen duten lekuan egongo da". "Gamesa Euskadin errotuta dagoen arren, ezkor gara egoera honen aurrean", gaineratu du. Gonzalezen ustez, "konponbidea ez da enplegua murriztea".

1 / 5 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena