Itxi

Goiz kronika asteburua

ZALDIBARKO ZABORTEGIA

Urtebeteko argi-ilunak

Zabortegia behera etorri eta 12 hilabetera gertatutakoa argitzeko urratsak egiten hasi diren arren, erantzunik gabeko galdera asko daude. Erreskate taldeek Joakin Beltranen bila jarraitzen dute.

  • Zaldibarko zabortegia

    Zaldibarko zabortegia

    7:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

2020ko otsailaren 6an, arratsaldeko 16:30ean, A-8 autobidean Zaldibar parean gertatutako lur-jauzi handiaren berri eman zuen Euskadi Irratiak. Gerora jakin zen Verter Recycling enpresaren zabortegia etorri zela behera, eta bi langile desagertuta zeudela. Alberto Sololuze eta Joakin Beltran aurkitzeko lanekin hasi zen urtea bete  eta amaitzeko dagoen bidea. Sololuzeren gorpua abuztuan aurkitu zuten, erreskate taldeek Beltranen bila jarraitzen dute. Familien samina, egonezina eta haserrea agerikoak izan dira hilabete hauetan.

Durangoko epaitegia ari da ikertzen Zaldibarren gertatutakoa; langileen, pertsonen eta ingurumenaren aurkako deliturik izan ote den zehaztu beharko du. Enpresako hiru goi kargu atxilotu zituzten uztailean, eta behin behinean aske geratu ziren arduragabekeriazko hilketa egotzita. Prozesuak luze joko du. Eusko Jaurlaritzak Verter Reclycling egin du inguruko ur eta lurzoruetan atzemandako kalteen arduradun. Inguruko herritarrak, bestalde, behin birritan atera dira kalera gertatutako argitzeko eskatuz. Zaldibar Argitu plataformak, hain zuzen ere, Europara eraman du auzia.