Itxi

Goiz kronika asteburua

PAUL BILBAO

"Kaleko erantzun zabala eta diputatuek bestelako ekinbideak hastea behar da"

Eneritz Gorrotxategi | EITb Media

Paul Bilbaok, Kontseiluko idazkari nagusiak, Euskadi Irratiko "Goiz Kronika"n adierazi du "azken aldiko botere judizialaren oldarraldi eta norabideak asko" kezkatzen dituela.

  • Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia.

    Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia.

    6:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aste honetan Emanuel Macron-ek Frantziako presidenteak asteon egindako adierazpenen atzean, Paul Bilbao Kotseiluko idazkari nagusiak "datorren urteko hauteskundeak" gogoan, "honek eurengan ondorioak" utzi ote ditzakeen "beldur" direla Frantziako Gobernuan. Era berean zehaztu du "apurtzen ari dela elebarkatasunaren inguruko jarrera" eta dirudienez "ohartu direla, gizartean bidegabekeria handia" egitera zihoazela.

Egoera honetan, Bilbaoren esanetan "bi erantzun posible" ikusten ditu: "Frantziako txoko ezberdinetako herritarren aldetik batetik, eta askotariko diputatuek egin abiarazi beharreko bestelako ekinbideak bestetik".

Nafarroako parlamentuan aste honetan bestalde, Navarra Suma eta PSN hizkuntza gutxituen ofizialtasunaren inguruko ebazpenaren aurka agertu dira eta honenbestez, ez da onartu. "Ez da ulertzen testu bat Madrilen onartzea eta Iruñean ez onartzea. Gure ustez sinestezina eta lotsagarria" dela deritzo. Salatu duenez, Nafarroan, "oztopoak besterik ez ditu topatzen". 

Bilbaok, azken aldikoa, "botere judizialaren oldarraldi" gisa definitu du, "Justiziak beraien eskuduntza, hizkuntza gutxietuetako hiztunen eskubideak murrizteko" baliatzen dutela berrestiz eta "botere judizialaren norabidearekin oso kezkatuta" daudela nabarmendu du Euskadi Irratiko "Goiz Kronika"n.