Itxi

Goizak gaur

Jon Perez, Bexen Medical

"Baliabideak areagotu ditugu txertoak segurtasun baldintza egokienetan gordetzeko"

Bexen Medicaleko Bioserviceseko buru Jon Perezek adierazi duenez, orain 3 milioi dosi gordetzeko ahalmena dute eta, urtarrilaren amaierarako, 10 milioi gorde ahal izango dituzte.

  • Jon Perez

    Jon Perez

    9:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Asteazkenetik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoen egoitzetan jarriko dituzten Pfeizer Biomtech-en 16.000 txerto dosiak 10:30 aldera iritsi dira Hernaniko Bexen Medical enpresara. Ultraizoztuta daude, eta zeropeko 70-80 arteko tenperaturan gordeko dituzte, banatzeko unea iristen den arte. Jon Perez enpresaren Bioservices-eko arduradunak "Goizak Gaur" albistegian jakinarazi duenez, enpresaren kanpoaldean eta barrualdean segurtasun neurriak zorroztu dituzte, "gordetzen duguna gizarte osoarentzat oso preziatua delako".

Zibersegurtasun eta segurtasun pribatuan baliabideak areagotu dituzte, baita kalitate mailakoak ere, "hainbeste kosta den txertoa" baldintzarik onenetan gordetzeko. EAEko txertoak bakarrik gordeko dituzte Hernaniko egoitzan (Galizian partaidetza duten beste enpresa batean gordekjo dituzte gehiago). Banatzeko unea iristen denerako, kaxei gps kokapena eta tenperatura kontrolatzeko softwarea jarriko zaie, denbora errealean datu guztiak emango dizkiena. Jarri aurretik desizoztu egin behar dira, baina, POerezek esna duenez, ez dago arazo handirik horretan, 15-20 graduko tenperaturan 30 minututan egiten baita hori.

11 izozkailu berezi dituzte, eta, horietan, 3 milioi dosi gorde ditzakete. Urtarrilaren amaierarako, berriz, beste 20 iritsiko zaizkie, eta 10 milioi dosi gordetzeko ahalmena izango dute horrela.