Hiri Gorrian
BARAKALDOKO AIZKOLARIA
'Anakonda mitikoan izandakoa naiz, aizkoran bidea egiten nuen bitartean'
Julen Larrea 22 urteko Barakaldoko aizkolari gaztearen bizitza ezagutu dugu; tarte bat egin digu Sarrikon bere enpresa ikasketak amaitzen ari den honetan.
-
Aizkora
19:30 min
Julen Larreak 3 urterekin hartu zuen lehendabizikoz aizkora bere aitonaren eskutik, familiaren Barakaldoko baserrian. Aitona eta aita aizkolariak izanda, berak ere bide hori jarraitzea erabaki zuen, futbolean ere oso ona ez zela kontutan hartuta. Aizkoraren deia hiriko gero eta lagun gehiagok jasotzen dutela ere kontatu digu.
Gaztea izaki, jakina, Julenek aizkora astintzen ez duenean, lagunekin ibiltzen da dantza pistetan. Barakaldoko Anakonda mitikoa ezagutu zuela kontatu digu baina ez ordea, Bilbon itxi berri duten erreferentziazko kluba, KLLUBBA izenekoa. Asier Balzategi, Balza dj-ak, pena handiz hartu duela albistea kontatu digu.