Itxi

Landaberri

Landaberri

Arabako Oliba Olioaren IV. Azokan egongo da larunbatean 'Landaberri'

2014ko uzta aurkezteko antolatuko dute azoka asteburuan Oionen eta Moredan. Olioa eskualdearen nortasun eta ondare gisa aldarrikatzen duen jaia izango da.

  • Landaberriok

    Landaberriok

2014ko uzta aurkezteko, Arabako Oliba Olioaren IV. Azoka ospatzeko eguna Arabako produktuen azokarekin hasiko dute larunbatean. Goizeko bederatzi eta erdietan zabalduko ditu ateak azokak, Oionen. Oliba olioa ez ezik, txakolina eta Arabako Errioxako ardoa, hestebeteak, eztia, gazta, boilurra eta beste hainbat jaki jarriko dituzte bisitarien eskura.

Larunbatean, 09:00etan emango du festaren berri 'Landaberri'n Iker Diaz de Cerio olio ekoizle eta Olioaren Mahaiko kideak.