Landaberri
Balkoietako baratzeak
Hurbilen ditugun baratzeak, balkoietakoak
Edozer lanadatu liteke balkoietako lorontzietan. Letxuak, ilarrak, baita patata ere, zaku batean lurra jarrita. Zaindu behar dena da lurra egon dadila ongi ongarrituta eta ureztatuta.
-
5:44 min
Balkoietako baratzeak hurbilenekoak dira, eta hori abantaila da. Duten desabantaila da lurra ondo ongarritu beharra dagoela, eta ureztatu ere bai, landareak ez baititu jasoko lur zabalean dagoenean bezala jasoko lituzkeen mineral eta gainerakoak. Bestela, edozer egin liteke balkoian, eta horixe da hasteko modurik egokiena. 'Landaberri' saioan, Jakoba Errekondok eman dizkigu azalpenak.