Itxi

Landaberri

Emakume baserritarra arduretan

"Orain arte beti horrela egin dugu eta..." askotan entzun dute emakumeek aginte organoetara iritsitakoan

Arantxa Arza | EITb Media

Emakume baserritarrek aginte organoetara iritsitakoan zer topatzen duten, zenbaterainoko ahalmena duten euren irizpideak ezartzeko, ahalegin horrek zer dakarren emakumeentzat.. gai horiek eta askoz gehiago aztertu ditu Leire Milikuak bere azterlanean.

  • Leire Milikua

    Leire Milikua

    33:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Ordezkatuak eta ikusgarriak. Nekazal-emakumeen parte hartze eta ordezkaritza sektoreko erabakigunetan". Leire Milikua.  Emakunderen beka baten babesean egindako lana izan da eta emakume nekazariekin hainbat elkarrizketa eginez burutu du lana arkitekto eta ikerlari abadiñarrak.

Lan honetan bildu du emakume nekazariek zenbateko zailtasuna duten euren lana kontziliatu eta aginte organoetan egoteko, ustialekuko lana kontziliatzeko ahalegina berez egiten delako baina ez horrenbeste kontziliazio domestikoarena. Elkarteetan organo eragileetan emakumeak sartzeak ez du beti esan nahi irizpideak aldatuko direnik, askotan entzun behar izan dute emakumeek "orain arte horrela egin da beti eta ...." organo eragileetako perfil nagusia gizonezko eta adinduena izaki, asko kostatzen da perfil horretakoa ez direnen irizpideak kontutan hartzea.

Emakume nekazariaren estatutua (2015ean onartua) ez dutela ezagutzen ere jaso du Leire Milikuaren lanak.Hala aitortu diote elkarrizketatutako emakumeek.