Itxi

2019/11/16

14:00

Irratia

RADIO EUSKADI

Lurralde ereduaren inguruko eztabaida eskatu diote EAJk eta EH Bilduk Sanchezi

EITB.EUS

Radio Euskadiko tertulia politikoan, bi alderdi abertzaleotako ordezkariek garbi utzi dute Sanchezek eta Iglesiasek gaur gaurkoz ez dutela bermatuta euren babesa. Hainbat baldintza jarri dituzte.

10:30
Joseba Egibar eta Iker Casanova
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak eta PSOEko buruak eta Pablo Iglesias Unidas Podemoseko idazkari nagusiak asteon sinatu duten aurreakordioa izan dute hizpide, besteak beste, gaur goizean, Radio Euskadiko tertulia politikoan.

PSOE hasi da ate-joka, Sanchezen inbestidurarako babes bila, eta Joseba Egibar EAJko legebiltzarkideak esan du Espainiako Gobernu berriak lurralde ereduaren eta erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida agendan txertatzea ezinbesteko baldintzak izango direla, jeltzaleen aldeko botoa lortu nahi badute.

Iglesiasen eta Sanchezen arteko "aurreakordio espresak" balio politikoa eta estrategikoa dituela esan du Egibarrek, baina hainbat puntuk, Kataluniari buruzko erreferentzia egiten duen bederatzigarren atalak, esaterako, "zehaztasun gehiago" behar dutela ziurtatu du.

Mariano Rajoyren kontrako zentsura mozioa aurrera ateratzeko jeltzaleek hartutako norabideari eutsiko diotela esan badu ere, EAJren diputatuen botoak ez dituela oraindik "bermatuta" ohartarazi dio Sanchezi. "Zentsura mozioa gauzatzeko ezinbestekoak ginenok jarri genuen Sanchez presidente, baina gero, berak nahi duen bezala gestionatu du denbora hori. Garbi dago, orduan adostuta zeuden hainbat gauza ez direla bete eta benetako gaiari ez zaiola heldu; lurralde ereduaren eztabaida pendiente dago eta horren inguruan saiakera bat egiteko aukera paregabea dute Iglesiasek eta Sanchezek. Estaturik gabe nazioek bere tokia izan dezaten oinarri demokratiko berriak eraikitzen hasteko aukera paregabea dute", esan du Egibarrek.

Bere aldetik, Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak ere, estatu ereduaren eta nazio aniztasunaren inguruko eztabaida eskatu die Unidas Podemosi eta Sanchezi, eta EH Bilduk txeke zuririk ez duela emango berretsi du.

Ultraeskuinari aurre egitea eta Espainiako Gobernuak eskuinera ez biratzea izango dira EH Bilduren helburuak, eta Sanchezen balizko gobernu berriak hainbat baldintza bete beharko ditu koalizio independentistaren botoak nahi baditu. "Kanpainan behin eta berriz esan dugu. Hiru puntu nagusi ditugu agendan: presoen aferari irtenbidea ematea, estatu eredua eta politika sozialak aurrera ateratzea", zehaztu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;