Itxi

Euskotren Liga

Euskotren Liga

Euskotren Liga

Petronor Bandera

Lautik hiru Arraun Lagunakentzat, Petronor Bandera eskuratuta

L. U. | EITB Media

Donostiako ontzia izan da nagusi Zierbenako uretan. Orio sailkatu da bigarren, eta Astillero, berriz, hirugarren.

1:27
Arraun Lagunak

Arraun Lagunakek ez die atsedenik eman aurkariei, eta igande honetan Zierbenako uretan jokatu den Euskotren Ligako Petronor Bandera irabazi du. Beste behin ere, sailkapen nagusiko liderra nagusi izan da itsasoan, eta hirugarren garaipena lortu du, ohorezko txandan nagusituta.

Zierbenan lehiatu diren lehenak Donostiarra, Astillero, Zumaia eta Hibaika izan dira. Astillerok aurretik egin du lehen ziaboga, baina Zumaia segundo bakarrera zuela eta gainerako traineruak atzean utzita. Bigarren luzean, Astillerok abantaila handitu du, eta 10 minutu eta 29 segundoko denborarekin bukatu du lana. Donostiarra izan da bigarren (+4.36), Hibaika hirugarren (+4.48) eta Zumaia laugarren (+4.68).

Ohorezko txandan, Orio, Arraun Lagunak, Hondarribia eta Tolosaldea aritu dira. Lehen luzean, Orio eta Arraun Lagunak oso parekatuta joan dira, baina lehen ziabogan buruan jarri da Arraun Lagunak, 5 minutu eta 32 segundoko denborarekin. Bigarren luzean, Arraun Lagunakek aldea handitu, eta bere nagusitasuna erakutsi du.

Azkenean, Arraun Lagunakek 10 minutu eta 45 segundo behar izan ditu lana amaitzeko, Orio (+5.72), Astillero (+14.46) eta Tolosaldea (+16.18) traineruen aurretik.

Hondarribiak, bere aldetik, denbora asko galdu du gaurkoan (+19.28), eta azken tokian sailkatu da. Halaber, lehen txandako traineru azkarrenak, Astillerok, hirugarren postua kendu dio Tolosaldeari.

Laugarren jardunaldia amaituta, Arraun Lagunakek jarraitzen du lider (30 puntu), Orio da bigarren (28 puntu) eta Tolosaldea (24 puntu), berriz, hirugarren.

Petronor Banderako sailkapena

Petronor Banderako sailkapena

Euskotren Ligako 4. jardunaldiko sailkapena

Euskotren Ligako 4. jardunaldiko sailkapena