Tolosaldea, Tolosako emakumezkoen arraun taldearen sailkapena Euskotren Ligan parte hartzen duen lehen urtean
Lehen hitza beti euskaraz. Hori eskatzen digu Euskaraldiak, baina sarritan, taberna edo dendaren batean sartzen garenean, eta batez ere pertsona arrazializatu bat ikusten dugunean, euskaraz ez duela jakingo uste izaten dugu eta erderara jotzen dugu. Usteak ustel askotan, ordea.
Tolosan izan da "SOS Kantak Arriskuan" saioko hirukotea "Plaza Zaharreko dama gaztiak" abestia berreskuratzen; inauterietan jotzen dute kanta txistulariek. Astero bezala, haren bertsio berritua eskaini digute Maria Amolategik eta Iker Laurobak.
Goiazko festak apartak dira, Alazneren hitzetan. Ekintzetako bat traktore igoera da, erronka ederra, 900 kiloko traktorea plazan gora eta behera eraman behar dute. Lortuko al dute Alaznek eta Mirenek ibilgailutzarra mugitzea?
Buzoa jantzita, behiak jezten irakatsi dio Fidel abeltzainak Pagadiri. Hori bai, lehenbizi errapeak garbitu dizkiete. Ondoren, hazitarako zezenen katalogoari begira aritu dira biak, bat aukeratu eta hazia erosteko.
Lain musika taldeko baxu jotzailea izan zen Javi Rivero. Bezero bat sartzen den unea kontzertu baten introa jotzearekin alderatzen du. Amak ere musika jartzen zuen kozinatzen zegoela, eta hori zoriontasunarekin lotzen du Javik. Haren omenez jarri zion izena Michelin izarra duen Ama jatetxeari.
Inauterietan Talai dantza egiten da Amezketan eta Bedaion. Inauterietako larunbat eta igandean egiten dute dantza hori. 1976an berreskuratu zuten eta emakumeak 1990an hasi ziren parte hartzen.
Miren Pagola harategiaz gain, Ordiziako Pako Harategia (Olatzagutia), Jesus Mari Urdaitegia (Gernika), Felipe Bengoa (Melida), Carnicas Iriguibel (Huarte), Saijana Harategia (Burlata), Gesalaga (Zarautz) eta Haritz Arteaga (Donostia) ere saritu dituzte.
Realak entrenamendu berezia egin du asteazken honetan, Tolosan. Han, haur eta gazte asko izan dira taldea animatzen eta sinadurak biltzen.
Tolosako inauterietan Ertzaintzaren pilotakada bat jaso zuen Xuhar Villabonako gaztearen aldeko plataformak egungo eredu poliziala eta judiziala salatu du. Pilotakada jaso zuenetik, gazteak ez du eskuineko begitik ikusten. Auzia artxibatu egin dela ere salatu du plataformak.
Karmen Arizkorreta Baroni bihotz irekiko ebakuntza egin berri diote. Duela 20 urte murmurio txiki bat aurkitu zioten laneko osasun-azterketan. Kardiologoarenera joaten hasi zen, baina 5 urte bertara joan gabe egon ostean, esan zioten murmurio larria zuela eta berehala ebakuntza egin behar ziotela.
Tolosako Usabal kiroldegiko gimnasioan entrenatzen ari zela gizon batek sexu-erasoa egin ziola salatu du emakume batek. Salaketa urriaren 8an aurkeztu zuen.
Miriam Ortizen eskutik Tolosako babarrunak ohiko moduaz haratago zelan kozinatu ikusi ditugu. Falafel, hummus eta entsaladan jan daitezke. Gainera, errezetak laktosarik eta glutenik gabekoak dira.
Guztiz eraberrituta dago Tolosako Alejandro Goya harategia. Sukaldea gaineratu diote eta plater elaboratuak egiten dituzte bertan. Arrakasta handia dute bertako albondiga frijituek, baita Miguel Cruz harakinak prestatu digun katxopoak ere. Pausoz pauso nola egin duen ikusi nahi?
Suliz eta Issis Valle ahizpa hondurastarrek Tolosan duten jatetxean, Hondurasko eta Latinoamerikako jakiak eskaintzeaz gain, hemengo platerak ere eskaintzen dituzte. Gainera, Txeiky jatetxean tako-potea egiten dute. Hondurasko piper-opilak nola egiten dituen erakutsi digu Issisek.
Tolosaldea hirugarren izan da 2024ko Kontxako Banderaren lehenengo jardunaldian; ikusi, bideo honetan, nola bizi izan duten estropada traineruko arraunlariek eta patroiak.
Euskotren Ligako irabazleak 9 segundoko aldea du Oriorekin, 12 Tolosaldearekin eta 13 Donostiarrarekin, lehen jardunaldia aise irabazita.
Bideo honetan ikusgai Kontxako Banderako sailkatze estropadako momenturik politenak. Arraun Lagunak, Tolosaldea, Astillero, Chapela, Hibaika, Kaiku eta Orio izango dira Kontxan.
Zumaia, 84 ehunenengatik, eta Hondarribia, ordea, kanp gelditu dira. Ostegunean, sailkatze estropadan, aipatutako klubek lortu dute txartela hurrengo bi igandeetan Kontxan lehiatzeko.
Asteazkenean eta ostegunean jokatuko dituzte Kontxako Banderan parte hartzeko probak. Zazpina txartel daude jokoan, eta faboritoak faborito, borroka bizia izango da.
Xabat Pastor eta Jone Pastor arraunlariak neba-arrebak dira. Xabatek Eusko Label Ligako Zarauzko Ikurrina irabazi zuen Donostiarrarekin eta Jonek Euskotren Ligako Zarauzko 2. jardunaldia Tolosaldearekin. 2024ko abuztuaren 18a nekez ahaztuko dute Pastor sendian.
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrina; bigarren jardunaldian, ordea, Tolosaldea nagusitu da. Zarauzko Ikurrina jasotzeaz gain, Arraun Lagunakek Euskotren Ligako txapeldunen garaikurra ere jaso du.
Tolosaldeak irabazi du Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinako bigarren jardunaldia. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.
Hurrengo zuzenekoak
22 |
![]() ![]() |
TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 12. etapa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
23 |
![]() ![]() |
TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 13. etapa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
23 |
![]() ![]() |
FUTBOLA | Mendilibar, Olinpoko jainko berria | /eu/kirolak/zuzenean/ |
24 |
![]() ![]() |
ZESTA-PUNTA | Iron Cup | /eu/kirolak/zuzenean/ |
24 |
![]() ![]() |
TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 14. etapa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
24 |
![]() ![]() |
PILOTA | B Serieko Buruz Buruko finala: Agirre vs Bakaikoa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
25 |
![]() ![]() |
ZESTA-PUNTA | Donostiako Grand Slama | /eu/kirolak/zuzenean/ |
25 |
![]() ![]() |
AREA TXIKIA |Alaves vs Osasuna partidako laburpena | /eu/kirolak/zuzenean/ |
25 |
![]() ![]() |
MENDI LASTERKETAK | Zegama-Aizkorri 2025 | /eu/kirolak/zuzenean/ |
25 |
![]() ![]() |
TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 15. etapa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
25 |
![]() ![]() |
PILOTA | Buruz Burukoa (3. eta 4. postuak): Etxeberria vs Larrazabal | /eu/kirolak/zuzenean/ |
Ez dago zuzenekorik |
Ez dago zuzenekorik |
Ez dago zuzenekorik |
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.