Itxi

Hondarribia

Hondarribia

Hondarribia

ETE Liga

Osertz Aldaik Hondarribiko emakumezkoen arraun taldea entrenatuko du

EITB MEDIA

Hamar urtez Lekittarraren prestatzaile gisa lan egin ostean, etxera itzuliko da Aldai, aurten maila galdu duen emakumezkoen trainerua gidatzera.

1:05
Osertz Aldai, Hondarribiko entrenatzaile berria

Osertz Aldai izango da Hondarribiko emakumezkoen arraun-taldearen entrenatzailea aurrerantzean; beraz, Iker Cortes ordezkatuko du zeregin horretan.

Aldaik aste honetan jakinarazi zuen Lekittarra utziko duela, hamar urteko ibilbidea eta gero. Lekeitioko taldea Eusko Label Ligara igotzea lortu zuen gipuzkoarrak, baita Kontxako Banderan lehiatzeko txartela ere, 26 urteren ostean. 

Orain, Hondarribiko emakumezkoen taldea Euskotren Ligara eramateko erronkari aurre egin beharko dio, ETE Ligan lehiatuko baita, aurten maila galdu ondoren.