Hondarribia arraun taldea gaur, 2023ko Euskotren Liga, zein postutan sailkatu da 'Ama Guadalupekoa' ontzia? - EITB
2023ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak, Arraun Lagunaken eta Urdaibairen garaipenak alde batera utzita, gogoan izateko zenbait irudi ikusgarri ere ekarri ditu; EITBk bideo honetan jaso ditu.
Txapeldunek 2021ean lortutako balentria berretsi egin dute, eta bigarren aldiz eskuratu dute Kontxako Bandera. Horrez gain, bi marka berri erdietsi dituzte: jardunaldi batean egindako denborarena, eta bi jardunaldietako denborarena ere bai.
Tolosaldeak ezusteko garaipena lortu du Kontxako Banderako lehenengo jardunaldian, Arraun Lagunaken aurretik.
Igande honetan, irailak 3, Kontxako banderako lehen jardunaldia jokatuko da Donostian. Printzipioz, ez da itsaso txarrik espero. Haize moderatua baina etengabea espero da, 20 kilometrora iritsi daitezkeen ufadekin. Ondorioz, estropadaren zailtasuna, batetik 10erako eskalan, 3koa izango da.
Euskotren Ligako Orio, Arraun Lagunak, Tolosaldea, Hibaika eta Hondarribia eta ETE Ligako Zumaia eta Kaiku izango dira, igandetik aurrera, Kontxako Banderaren hamaseigarren ekitaldian.
Erakustaldia eman du Arraun Lagunakek Zarauzko uretan, eta lehen jardunaldiko estropada irabazi du. Orio bigarren izan da 6 segundora eta Donostiarra 7ra. Sailkapen nagusian, aldiz, Arraun Lagunakek 7 puntu ateratzen dizkio Oriori.
Ane eta Iraia Mendizabal Hondarribiako arraunlariak dira; Iñaki aita, aldiz, Hibaikako prestatzailea. Euskotren Ligako ia estopada guztietan txanda berean lehiatu dira, eta gehienetan alabak izan dira nagusi; hau da, Hondarribia gailendu da ia beti.
Donostiarrak irabazi du Euskotren Ligako Rianxeira Bandera, Arraun Lagunak (bigarren) eta Orio (hirugarren) mendean hartuta. Bestalde, sailkapen nagusian Arraun Lagunakek jarraitzen du lider eta sei puntu ateratzen dizkio Orio bigarrenari.
Euskotren Ligako seigarren jardunaldian Donostiarra deskalifikatu egin zuten patroiari gainzama jartzea ahaztu zitzaiolako. Hori dela eta, Haizea Fernandez arraun epaileak traineruen pisaketa, patroiena eta lasta teknologikoak nola funtzionatzen duen azaldu digu.
Hondarribiko Banderan Hondarribiak sufritu egin du zaleen aurrean eta hirugarren postua lortu du. Azken metroak luze egin zaizkio Urdaibairi, baina bi segunduko abantaila atera dio azkenean Zierbenari.
Miren Garmendia eta Joseba Amunarriz Euskotren eta Eusko Label Ligetako Hondarribiako patroiak dira hurrenez hurren, eta larunbatean dute hitzordu berezia. Abuztuaren 5ean Hondarribiko Bandera izango dute jokoan, etxean.
Eusko Label eta Euskotren ligek Hondarribian dute hitzordua larunbatean, abuztuaren 5ean, Hondarribiko Banderan. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Tolosaldea hirugarren sailkatu da Euskotren Ligako Getxoko Ikurrinan, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Arraun Lagunak bigrren izan da eta sendotu egin dute ligako lidergoa. Hirugarren postua Oriok lortu du eta laugarrena lehenengo txandan aritu den Hondarribia.
Hondarribiak laugarren postua lortu du Euskotren Ligako Santurtziko Ikurrina, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Nadeth Agirrek zuzendutako ontzia azkarrena izan da ohorezko txandan, Arraun Lagunak ligako liderraren, Tolosaldearen eta Donostiarraren aurretik.
Eusko Label eta Euskotren ligak Saturtzin dute hitzordua igandean, uztailaren 30ean, Santurtziko Banderan. Bideo honetan estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Eusko Label eta Euskotren ligak Getxon dute hitzordua larunbatean, uztailaren 29an, Getxoko Banderan. Bideo honetan estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Hondarribia laugarren geratu da Euskotren Ligako Orio Kanpina Banderan, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
Igande honetan Euskotren Ligako Orio Kanpina Bandera jokatu da, eta etxeko taldeak bereganatu du garaipena. Arraun Lagunak izan da bigarren eta Tolosaldea hirugarren. Donostiarra lehiatu gabe geratu da irteerarako ez delako prest egon.
Arraun Lagunakek irabazi du Euskotren Ligako Bilboko Bandera, Donostiarrari 3 segundo eta Oriori 5 aterata. Gainera, sailkapen nagusiko lidertza sendotu du.
Eusko Label eta Euskotren ligak Orion dute hitzordua igandean, uztailaren 16an, Orioko Banderan. Bideo honetan estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Eusko Label eta Euskotren ligak Bilbon dute hitzordua larunbatean, uztailaren 15ean, Bilboko Banderan. Bideo honetan estropada eremuari buruzko xehetasunak ikus daitezke.
Orio Arraun Elkarteak 2023ko denboraldiko bere lehen garaipena eskuratu du Euskotren Ligako hirugarren jardunaldian, Zierbenako uretan. Bigarren izan da Tolosaldea, ia bi segundora, eta Arraun Lagunak hirugarren bi segundora.
Orio hirugarren ian da eta Tolosaldea laugarren. Ligako sailkapenean, Arraun Lagunak da lider, Donostiarraren aurretik.
Eusko Label eta Euskotren ligak Zierbenan dute hitzordua igandean,uztailaren 9an, Petronor Banderan. Bideo honetan estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daiteke.
Hurrengo zuzenekoak
02 | 20:30 - 22:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroaren aurkezpena | /eu/kirolak/zuzenean/ |
24 | 22:15 - 00:30 | ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa | /eu/telebista/programak/erremontari/ |
03 | 19:00 - 21:00 | PILOTA | GRABNI Txapelketa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
04 | 13:40 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Lehen etapa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
04 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Artola vs Zabala | /eu/kirolak/zuzenean/ |
09 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
05 | 12:00 - 14:00 | PALA | Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI Bizkaia Paleta Txapelketa (Finala): Irazustabarrena-Galdos vs N. Martin-Gorostiaga | /eu/kirolak/zuzenean/ |
05 | 12:45 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Bigarren etapa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
05 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Elordi vs Ezkurdia | /eu/kirolak/zuzenean/ |
06 | 23:15 - 00:15 | AREA TXIKIA | Eibar vs Amorebieta partidako laburpena | /eu/kirolak/zuzenean/ |
06 | 13:00 - 18:00 | TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hirugarren etapa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
13 | 22:15 - 23:15 | ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria | /eu/kirolak/zuzenean/ |
Ez dago zuzenekorik |
Ez dago zuzenekorik |
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.