Arrauna
ERLOJUPEKOA
2025eko Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze-estropadako irteera-ordena
EITB MEDIA
Abiatzen lehenengoa Cabo izango da. Bestalde, Tiran arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
-
Kontxako Banderan artxiboko irudia. EFE
Ostegun eguerdian zozkatu da gaur arratsaldean erlojupeko modalitatean jokatuko den Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze-estropadako irteera-ordena.
Zozketaren emaitzaren arabera, Cabo izango da lehena arraun egiten, eta Kaikuko ontziak itxiko du A multzoko traineruen txanda. Ondoren, B multzokoek ekingo diote lehiari, eta Hibaika abiatuko da guztien aurretik; helmugaratzen azkena, berriz, Tiran izango da.
Emanaldia zuzenean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 17:40tik aurrera.
SAILKATZE-ESTROPADAREN ORDENA:
A Taldea
1. Cabo
2. San Juan
3. Bermeo
4. Lekittarra
5. Hondarribia
6. Orio
7. Ondarroa
8. Zierbena
9. Ares
10. Getaria
11. Kaiku
B taldea
12. Hibaika
13. Zumaia
14. Lapurdi
15. Santurtzi
16. Arkote
17. Chapela
18. Meira
19. Zarautz
20. San Pedro
21. Tiran


