Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Sellako Jaitsiera 2013

Bouzan eta Fiuza laugarrenez jarraian gailendu dira

Erredakzioa

K-1 kategorian, garaipena Julio Martinez kantabriarrarentzat izan da. Martinezek 11 aldiz irabazi du Sellako Jaitsiera.

0:41

Walter Bouzan asturiarra eta Alvaro Fernandez Foiza galiziarra nagusitu dira, laugarren aldiz jarraian, Sellako Nazioarteko Jaitsieran. Probak 77. edizioa bete du aurten.

Ibilbideko 20 kilometroetan lasterketaren buruan joan dira irabazleak eta helmugan Emilio Merchanek eta Ivan Alonsok osatutako bikoteari gailendu zaizkie. Julio Martínez Gomez eta Jose Julian Becerro hirugarren izan dira.

Emilio Merchan eta Ivan Alonso faborito nagusien artean zeuden. Europako txapeldunak dira, eta egungo maratoiko munduko txapeldunak. Baina ezin izan dute ezer ere egin Bouzan eta Fiuzaren aurrean.

Julio Martinez, aldiz, hirugarren izan da Jose Julian Becerrorekin batera. Martinezek 11 aldiz irabazi du proba, baina bikote ezberdinekin lehiatuta.

K-1: Manuel Bustoren garaipena

K-1 kategorian Manuel Busto izan da garailea. Bustok lortzen duen 10. garaipena izan da gaurkoa. Bigarren Rafa Carril izan da eta hirugarren, berriz, Luis Martinez Perez.