Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Ostegunean

Dena prest Kontxako Banderako sailkatze estropadarako

Erredakzioa

San Miguel Ligako traineruak dira faboritoak Kontxako Banderarako txartela eskuratzeko.

1:25

2013ko Kontxako Bandera eskuratzeko lehia ostegunean hasiko da. Lehenengo eta behin emakumezko taldeek indarrak neurtuko dituzte asteburuko estropadan parte hartu ahal izateko. Bertan, bederatzi talde arituko dira, eta lauk bakarrik lortuko dute Kontxako Banderaren lehian sartzea.

Sailkapen jardunaldia arratsaldeko bostetan hasiko da. Bertan erabakiko da irailaren 1ean eta 8an zein emakumezko talde lehiatuko diren Kontxako Bandera eta 10.000 euroko saria irabazteko.

Ordu bat beranduago, gizonezkoen txanda izango da. Aurten 24 gizonezko talde arituko dira sailkapen fasean, eta horietatik zazpik bakarrik lortuko dute astebururako sailkapena. Irailaren 1ean eta 8an lortutako denborak kontuan izanda, talde irabazleak Kontxako Bandera eta 24.000 euroko saria eskuratuko du.

'La Donostiarra' traineruarekin batera sailkatzeko faboritoak San Miguel Ligako taldeak dira. Hasiera batean Kaiku, Orio, Hondarribia eta Urdaibai taldeek sailkatzeko arazorik ez dute izan behar. Beste hiru txartelak, ordea, garestiagoak dira; Tiran, Pasaia, Portugalete eta Astillero dira hautagai nagusienak, baina gainerakoak ere gogor arituko dira ezustekoaren bila.