Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera

Urdaibai, eusteko prest

Erredakzioa

Bermeoko traineruak 3 segundoko abantailarekin ekingo dio estropadari. Hondarribiko ontziak hiru segundoak berreskuratu beharko ditu, eta Oriok sei segundo. Kaikuk, miraria beharko du.

1:18

Urdaibai 2013ko Kontxako Bandera irabazteko faborito nagusia da, Salsamendiren mutilek denborarik onena lortu baitzuten aurreneko jardunaldian. Bou Bizkaia ontziak hiru segundoko aldea atera zion Hondarribiko Ama Guadalupekoa ontziari, eta sei segundokoa Oriori. Horiek gorenera heltzeko asmoa dute, urtebete putzuan eman egon ondoren.

Kaiku miraria beharko du tituluari eusteko. San Miguel Ligako liderrak 13 segundo galdu zituen iragan igandean, eta garaipenik gabe geldituko direla dirudi. Hala ere, Jose Luis Kortaren taldeak gogor borrokatuko du. San Pedrok, Portugaletek, Tiranek eta Donostiarrak estropadan postu on bat lortzeko borrokatuko dute.

Jarraitu Kontxako Bandera zuzenean ETB-1en eta EiTB.com-en, igandean 10:45etik aurrera.

Lehenengo jardunaldiko sailkapena:

1 Urdaibai 19:17.14

2 Hondarribia + 3.40

3 Orio + 6.12

4 Kaiku + 13.70

5 San Pedro + 16.54

6 Portugalete + 19.98

7 Tiran + 38.40

8 Donostiarra + 1:03.06