Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Ostegunean

Orio eta Urdaibai, faborito nagusi Euskadiko Traineru Txapelketan

Erredakzioa

Lehia Lekeitioko uretan izango da eta zuzen-zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

  • Orio Gipuzkoako Txapelketan gailendu zen. EiTB.

    Orio Gipuzkoako Txapelketan gailendu zen. EiTB.

Orio eta Urdaibai dira Euskadiko Traineru Txapelketa irabazteko favorito nagusiak, izan ere, Bizkaiko eta Gipuzkoako Txapelketak irabazi berri dituzte, hurrenez hurren.

Bermeotarrak Kaikuri gailendu zitzaizkion pasadan astean jokatutako Bizkaiko Txapelketan. Kaiku aurreko bost edizioak irabazi zituen eta egungo Euskadiko txapelduna da. Portugalete eta Zierbena dira Lekeitioko uretan leían arituko diren beste bi traineru bizkaitarrak.

Gipuzkoan, berriz, Orio nagusitu zen, baina ez da irabazteko aukera argiak dituen bakarra, Hondarribia sasoi batean dagoelako eta sendo da San Miguel Ligako lehen postuan, 96 punturekin. San Juan eta San Pedrok osatzen dute gipuzkoarren laukotea.

Euskadiko Txapelketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.